Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/02

Itxaso Atutxak Arratia osora eraman nahi ditu EAJ-PNVren “konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna”

Gaur goizean Bedian ospatu den Arratiako Egunean Bizkai Buru Batzarreko buruak azpimarratu duenez “hiritargoak hautagaitzarik onenak eta programarik onenak exijitzen dizkigu; ilusioz betetako etorkizuna exijitzen digu. Eta, lan eta ardura horietan egongo gara buru belarri murgilduta hurrengo hilabeteotan”

rss Ezagutzera eman
Itxaso Atutxak Arratia osora eraman nahi ditu EAJ-PNVren “konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna”

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak argi baino argiago dauka: “EAJ-PNVren konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna Arratia osora iristea nahi dut”. Hiritargoak hautagaitzarik onenak eta programarik onenak exijitzen dizkigu; ilusioz betetako etorkizuna exijitzen digu. Eta, lan horretan egon behar dugu buru belarri murgilduta eta erabat arduratuta hurrengo hilabeteotan”, aurreratu du gaur goizean Bedian egin den Arratiako Egunean. Gaurko aukera ere baliatu du “beren borondatez bizitza zerbitzu publikorako eman duten emakume eta gizonen konpromisoa” eskertzeko “beren bizitzaren parte bat eman dute herritarren zerbitzura, proiektu batekin konpromisoa hartu dute eta EAJ-PNVren printzipioak defendatu dituzte. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko”.

Orain, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako urte bete eskas geratzen dela, Bizkaiko exekutiba jeltzalearen buruak ekitaldira hurbildu diren 150 pertsonak animatu ditu “azeleragailua zapaltzera”. “Jakin dakit aldi honetan ez duzuela balazta zapaldu, baina hemendik aurrera hilabete bizi eta ilusioz beteak izango ditugu”, azpimarratu du. “Egia da Arratian ez daukagula guk nahiko genukeen ordezkaritza, baina gogoak eta egiten jakitea ez dugu faltan; hori agerian daukagu. Lehen tokira itzultzeko egiten ari zareten ahalegin hori ikustea baino ez dago. Eta, ilusioz beteta nago gauzak ondo egiten ari zaretelako”, azpimarratu du.

Ildo beretik azaldu du, EAJ-PNVren bokazioa dela “herritarren zerbitzura egotea”. “ADNan daramagu ondo deskribatzen gaituen hitza: ‘herrigintza’. Bedian, Arratian, Bizkaian edo Euskadin, herri honen pultsua herri horietan guztietan dagoelako. Gure udalerriak barrutik bultzatu behar ditugu. Beren etorkizunean inplikatu behar dugu. Elkarteetan eta kirol taldeetan parte hartuz, era guztietako taldeetan egonez eta, batez ere, EAJ-PNVk ordezkatzen duen proiektuarekiko konpromiso sendoa erakutsiz. Ez dago hitz nahikorik zuen lanarekin herri honen eraikuntzaren alde eman duzuen guztia eskertzeko”.

Jakina denez, EAJ-PNVren Udal Erakundeak une honetan daude udal hauteskundeetarako hautagaitzak aukeratzeko prozesuan. Arratian lau izen berri ditugu dagoeneko: Alberto Intxaurraga (Artea), Aitor Sorriketa (Bedia), Iñigo Zuloaga (Lemoa) eta Eider Ajuriagerra (Zeanuri), horietako hiru alkategai berriak dira: ‘Katea ez da eten’. Harrotasun handiz esan dezakegu jende prestatua dugula, beren herrien etorkizunarekin konprometitua, herri honen etorkizunarekin konprometitua”. EAJ-PNVren 123 urte hauetan eta erakundeetan daramatzagun 40 hauetan erakutsi dugu. Batzuek urrats bat aurrera eta urrats bat atzera dabiltzan bitartean, gu parte hartzaileak, proaktiboak eta erabakigarriak izan gara”, gogoratu du.

Era berean aipatu du kalean egotearen garrantzia, udalerriaren eta herritarren beharrak ezagutzeko. “Andoni Ortuzarrek beti ekartzen ditu gogora abarketak, baina nik kirol zapatillak ditut gogokoago; baina biok konbentzituta gaude zolak gastatu behar ditugula”, aurreratu gu. “Proiektu bat daukagu herri bakoitzarentzat, eta hortik hasi behar dugu. “Defenda ditzagun gure herrirako dugun proiektua. Eta horretarako, ez dago zuek bezain hoberik”. “Horregatik zapaldu behar dugu azeleragailua. Urte bete eskas geratzen zaigu hautestontziek garaipena eman diezaguten Arratian ere bai. Lortu egingo dugu. Lortu egingo dugu, zergatik ez? Hautagaitzarik onenak ditugu, pertsonarik onenak… Beste behin ere, konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna. Ni baikor nago”, iragarri du.

Atutxak denbora hartu du azken asteotan bizi izandako aktualitate politiko biziaren birpasa laburra egiteko, eta Kongresuko gertakariak gogoan azpimarratu du “Euskadirentzako eta bere hiritargoarentzako ondorioak dakartzan gaiak eztabaidatzen tokian egoteak” daukan garrantzia. “Gurea den guztia defendatzeko egon behar den tokian egongo gara. Hori da bizitza osoan egin duguna eta aste hauetan guztietan egin duguna”, zehaztu du. Era berean laburbildu duenez “gure interesen defentsa da atzo arte PPren gobernua zenarekin akordio bat ixtera eraman gintuena Euskadira 540 milioi euroko inbertsioak eta pentsioei buruzko itun bikaina ekartzeko”, zehaztu du. “Ez dezagun ahaztu; EAJ-PNV da, besteak ez bezala, Euskal Agenda interes pertsonalista eta partidisten gainetik jartzen duen Alderdi Bakarra”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/22 08:30

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA