Itxaso Atutxa “pozik eta baikor” agertu da BBBko presidente izendatu zuteneko urteurrenean

Bizkai Buru Batzarreko presidente izendatu zutenetik urte bat bete den gaurko egun honetan, Itxaso Atutxa “pozik eta baikor” agertu da Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan. Atutxaren aburuz, “urte ona izan da. Lan askorekin. Ilusio askorekin lanean ari den jende asko ezagutu dut. Egoera gogorrak ikusi ditut baina lan egiteko prest dagoen jende guztiarekin indarberritu egiten naiz. Laguntasun asko jaso eta izan dut. Gainera, hau oso urte berezia izan da. ETAren amaiera hurbil dagoela dirudi, eta beste prozesu asko martxan daude. Zure burua protagonista gisa ikusten duzu, pena bakarra, askotan gehiago egin nahiko nukeela, eskua sartu, bultzatu, baina beti ezin da”.

 Itxaso Atutxa “pozik eta baikor” agertu da BBBko presidente izendatu zuteneko urteurrenean 21Otsailak
2014
2014 OtsailaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Era berean, Itxaso Atutxak Euzko Alderdi Jeltzaleak martxan jarri berri duen `10x10x10=2015´egitasmoaz hitz egin du, eta azaldu duenez “dagoeneko martxan dagoen prozesu hau hamar herri desberdinetan egingo da. Herri horietan hamar gai ezberdinez arituko gara eta eztabaida hori hamar mahai ezberdinetan egingo dugu. Mahai horietan alderdikide eta alderdizale ez diren pertsonekin bilduko gara, izan ere, herri honetan lau sentsibilitate nagusi daude eta sentsibilitate horiek guztiek esan nahi digutena jakiteko beraiekin bildu nahi dugu. Gero, informazio guzti hori landu eta 2015. urteko programan sartuko dugu”.

Interesatu Zaitez