Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/02/16

Itxaso Atutxa: “Hauteskundeak udaletarako, aldundietarako, Europakoak edo orokorrak izanda ere, EAJ-PNV prest dago”

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu du EAJk gizarteari eskaintzen dizkiola “herri honen zerbitzura ehun urte eman izanak utzi digun seriotasuna” eta “Euskadiko gaiak jorratuko diren edozein lekutan euskal hiritargoaren interesak defendatuko dituen alderdi bakarra izateak ematen duen bermea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Hauteskundeak udaletarako edo aldundietarako, Europakoak edo orokorrak izanda ere, Euzko Alderdi Jeltzalea prest dago eta lanak eginda aurkeztuko da, argi izanik euskal hiritargoak azken urteotan udaletan, aldundietan eta Madrilen egin den lana balioesten jakingo duela”, orain, inoiz baino gehiago “garrantzitsua delako Gorteetan talde indartsua izatea”. Argi bezain sendo agertu da gaur goizean Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea EAJ-PNVk maiatzean Uribe Kostako eskualdean aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldian. Gaurkoa udal hauteskundeei begira egin den arren, eta atzo “beste hauteskunde batzuk lehenago ditugula konfirmatu arren”, “gu prest gaude, batzuetarako eta besteetarako”, baieztatu du. Nabarmendu duenez, EAJ-PNV da seriotasuna eskaintzen duen alderdi bakarra “herri honen zerbitzura ehun urte eman izanak ematen duen seriotasuna”, eta bermeak ere eskaintzen ditu “Euskadiren interesak defendatzen dituen alderdi bakarra izanik, buru argiz eta herri honi dagokion gaiak jorratzen diren toki guztietan politika eginez”. “Horixe da ‘herrigintzan’, egunez egunekoa. Herri honetan bizi diren pertsona guztien alde lan egitea, egunez egun; egunez egun herrigintzari ekitea; herri honetako hiritargoari legez dagokiona egunez egun lantzea”, bermatu du. “Hori da 124 urtetan egin duguna, eta hemendik aurrera egiten jarraituko duguna”, laburbildu du.

Gaurko ekitaldian, Atutxak hiritargoari eskaini dio “lantalde indartsu, batu eta zentratua”, Uribe Kostan ere bai. Aurreratu duenez, EAJ-PNVk etorkizunerako proiektu bat dauka herri bakoitzerako, eta proiektu horiek garatzeko lantalde prestatuak ere bai, eta “berme hori guk baino ezin dugu eman, Euzko Alderdi Jeltzaleak”. “Ikusten ari gara politikari geratzen zaion alderdi serio bakarra garela; politikaren azken lantalde indartsu eta batua. Gure herrian eta gure pertsonengan soilik pentsatzen jarraitzen duen alderdi bakarra, Uribe Kostaren alde eginaz, Bizkaiaren alde, Euskadi osoaren alde”, baieztatu du.

Bertaratu guztiei iragarri dienez, eskualdea osatzen duten bederatzi udalerritan “harro baino harroago esan dezakegu beren udalerrien alde egiteko urratsa ematea erabaki duten bost hautagai berri aurkezten ditugula”. Horrela aipatu ditu Amaia Agirre Muñoa (Getxo), Nagore Utxupi Larrazabal (Gorliz), Iban Rodríguez Etxebarria (Leioa), Iñaki Alonso Martín (Lemoiz) eta Josu Landaluze Zarandona (Sopela), eta orain arte zerrenda jeltzaleetan joan diren Roberto Muñoz García (Barrika), Anabel Landa Gaubeka (Berango), Elixabete Uribarri Uriarte (Plentzia) eta Javier Bilbao Lopategi (Urduliz). Uribe-Kostako hautagaiekin ere izan da Aitziber Oliban Gutiérrez, Erandioko alkategaia, bera ere zerrendaburu berria delarik. “Jende prestatua, ilusio handiarekin, lantaldean aritzen dakiena, bat egiten dakiena. Gure alkate eta zinegotzien lanari jarraipena emango dioten pertsonak”, esan du. Atutxak “orain daudenak, egon direnak eta datozenak” aurkeztu ditu eta bere esker ona adierazi die “Bihotzez, eskerrik asko”.

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta berrautaketara aurkezten den EAJ-PNVren hautagaiak Bizkaiko burukidearen argudioak azpimarratu ditu egonkortasunik gabe eta erakundeen lasaitasunik gabe aurrera egingo duen gizarterik ez dagoela nabarmenduz. “Egonkortasunik gabe ez dago enplegurik, ez dago eguneko zentrorik, ez dago errepiderik”, argitu du, baina “hemen egonkortasuna eta lasaitasuna ditugu, eta horregatik gara gizarte aurreratua”. Gaineratu duenez, horregatik da “gauza garrantzitsuetan pentsatzen egon gaitezkeela, gure jendearen arazoak konpontzen, alegia”. Ildo beretik “behar besteko lanak bultzatzen jarraituko dugu”, besteak beste ibaiaren bi ertzak ur azpitik lotuko dituen tunela, “proiektu erraldoia izango da”, herrialde osoan komunikazioak eta mugikortasuna nabarmen hobetuko dituena. Rementeriak proiektu honen garrantzia gogoratu du, metropoliko sareak gaur egun daukan dentsitate arazoa konpontzen lagunduko duelakoan. Era berean, beste behin aldarrikatu duenez “hemen (Bizkaian) pertsonei laguntzeko moduez baino ez dugu pentsatzen, ea nola hobetu ahal dugun”. Horregatik esan du “seriotasunez jokatu” beharra dagoela “Bizkaiaren etorkizunak ardura digulako, bizkaitar guztien etorkizunak”, eta “horrekin ez dugu jolasten, hori sakratua da. Horrela da behintzat Euzko Alderdi Jeltzalearentzat”, amaitu du.

HERRIZ HERRI

Atutxa eta Rementeriarekin, gaur goizeko aurkezpen ekitaldian izan dira Getxo, Leioa eta Erandioko zerrendaburuak, azpiegitura honek hiru udalerrietan izango duen eragin zuzenagatik. Amaia Agirrek, Getxoko zerrendaburu jeltzaleak, aurreratu du azken hilabeteotan udalerriko elkarte, herritar eta arlo guztietako gizarte eragileekin lan handia egin ondoren, EAJ-PNVk zehaztu dituela jada maiatzaren 26an Getxoko hiritargoari aurkeztuko dion hauteskunde egitasmoaren hiru zutabe nagusiak. Agirreren ametsa da “berrikuntza ekonomikoa eta kultura, kirola, turismoa, merkataritza eta zerbitzu profesional aurreratuen gunea” izango den udalerria egiten laguntzea eta, aldi berean, “abangoardia sortzaileen” erreferentea izan dadila “maila goreneko kultur eskaintza” eskainiko duten agertokiekin. Hirugarren zutabe nagusia da “Bizkaiko badiaren erdian kokatuta egongo den kirolaren hiria” izan dadila “aisia osasungarrirako, jarduera fisikorako eta kirol praktikarako gune publikoak” eskainiko dituena.

Iban Rodríguez Leioako hautagaiak ere hitz egin du. Rodríguez ere lehen aldiz izango da alkategaia, eta erronkari heldu nahi dio “ilusioz beteta eta gogotsu”. “Leioa hobetzen jarraitzeko asmoarekin aurkezten gara”, baieztatu du, eta horretarako bost ardatz estrategiko zehaztu ditu “Leioa adeitsua, jasangarria eta bizia” eraikitzera begira “ezinbesteko” jotzen dituenak. Oinarri hauek dira: toki garapenari eman beharreko bultzada (sustapen ekonomikoa, berrikuntza eta enplegua); garapen iraunkor eta jasangarria; gobernu on eta irekia eta kudeaketa aurreratua, eta bizitza kalitatearen aldeko apustu argia, horretarako beharko diren “azpiegiturak, programak eta ekintzak garatuz”, eta hori dena ahaztu gabe “herri solidarioa garela eta oso kontuan ditugula gutxien ditugunak; ez dugu inor bazterrean utziko”, adierazi du.

Aitziber Olibanek, Erandioko alkategaiak, hitza hartu du eta aitortu du bere udalerriaren aniztasuna maite duela, eta gogora ekarri du udalerria bera dela “auzo bakoitzean egin behar diren hobekuntzak bezain anitza eta askotarikoa”. Erandioko EAJ-PNV taldeak “ingurune naturala” hobetu nahi du “hirigintza alderditik eta naturari dagokionez”, eta aldi berean saiatuko da “elkarbizitza hobetzen, inguru seguruak sortuz eta gizalegezko jokaerak sustatuz”. Baina, gauza guztien gainetik “gure herrikideak lasai eta osasuntsu bizi ahal izatea nahi dugu”. Ildo beretik, ahalegin berezia egingo du gazteengan pentsatuta, eta hitzeman du “orientabide eguneratua” eskainiko zaiela “beren prestakuntza aukeratzen laguntzeko eta “langabeak lan munduan sartzeko enplegu programak abian jartzen” jarraituko duela, “beren beharrizanei eta ardurei erantzuna emanez, baloreetan, pertsonenganako errespetuan eta kirolzaletasunean oinarritutako hezkuntzaren alde eginez. Erandioko etorkizuneko herritarrak gu baino harroago egongo dira beren herriaz, hori posible bada”, iragarri du.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/21 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2019/03/21 12:30

María Eugenia Arrizabalaga

   Cadena SER Gipuzkoa 

2019/03/21 22:00

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA