Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/14

Itxaso Atutxa: “Bere adierazpenekin, PP oso zail egiten ari da Miguel Ángel Blancoren omenaldiz betetako aste hau”

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Alfonso Alonsoren diskurtsoaren muina kritikatu du, bere hitzak “iraingarri” jo dituelarik, eta Partido Popularrari eskatu dio mezu “inklusiboagoa” zabal dezala Euskadin bizikidetza eraikitzea xede

rss Ezagutzera eman
Itxaso Atutxa: “Bere adierazpenekin, PP oso zail egiten ari da Miguel Ángel Blancoren omenaldiz betetako aste hau”

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak sakonetik deitoratu du PP oso zail egiten ari dela Miguel Ángel Blanco ETAk duela 20 urte erail zuen Ermuko zinegotziaren omenaldiz betetako aste hau, eta baieztatu du alderdi horren diskurtsoak,bereziki Alfonso Alonso Euskadiko presidentearenak, “ez die onik egiten Euskadin bakea eta bizikidetza eraikitzeko prozesuari”. “Azken urteotan EAJk izan duen jarreraz esan dituen hitzak iraingarri egin zaizkit” azpimarratu du Bizkaiko jeltzaleen buruak, eta Partido Popularrari eskatu dio “gaurko eta biharko ekitaldietan diskurtso inklusiboagoa egitea”.

Gaur goizean Radio Euskadiko `Boulevard´ saioan eskaini duen elkarrizketan, Bizkaiko EAJ-PNVren burua goibel agertu da aste honetan Miguel Ángel Blancoren omenez egin diren ekitaldietan alderdien artean antzeman diren ezbaiengatik, eta zentzu berean tamaldu denez berak ez du “borondaterik” antzeman. “Hasiera batean pentsatu nuen batzuk beren adierazpen publikoetan apur bat despistatu zirela, baina ikusten ari naizena da nolabaiteko asmoa egon dela eta borondate eskasa” esan du Partido Popularraren jarreraz. Zentzu honetan baieztatu duenez, iragan asteartean Ermuan egin zen omenaldian “entzun genituen diskurtsoekin ados egon gintezke ala ez, baina garrantzitsua zen erakustea gizartean ematen ari den nolabaiteko batasuna- ez uniformetasun edo unifikazioa-,hau da, bizikidetzaren aldeko adostasun bat dagoela. Baina gero apurtu zen moduan apurtu izana….”

Miguel Ángel Blancori zor zaion “errespetua” aldarrikatu ondoren esan du oso gogorra dela azken 20 urteotan “eboluzionatu ez izana” eta gainera “oso bidegabea da esaten ari direna”. Era berean gaineratu du PPk “bere kontakizun propioa izateko eskubidea duela” baina azken egunotakoa “irain bihurtu da” eta “Euskadiko PPren jarrera berria horrelakoa baldin bada, oso urrun dago euskal gizartearengandik”. Ildo beretik esan du EAJ oso “kritikoa” izaten ari dela esker abertzalearekin “emateke dituzten urrats horiengatik” eta ETA erakundearekin “armagabetzea egin arren, erabat desagertzea falta duelako”, baina “ horregatik ez dugu PPren jarrera justifikatuko”.

2018rako Aurrekontu Orokorrak

EAJ-PNVk Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorren inguruan izango duen jarreraz galdetu zaionean Bizkaiko burukideak zera azaldu du “hain gaude aurrekontu horiek onartzetik urrun, ezen ezagutu ere ez baitugu egiten”. Edozein kasutan, Atutxak argi dauka gai honetan “EAJ-PNVren jarrera oso ezaguna dela” eta mahai gainean Euskal Agendaren gaiak jarriko dituela,hau da, “euskal hiritargoari eragiten dioten gaiak”. Zentzu berean gogoratu duenez”EAJ-PNVk Euskadiren interesak aldeztuko ditu agintean dagoena dagoela”.

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr