Irribarria, Eskuz banakakoaren txapelduna

Oguetak eta Ruben Belokik eskuz banakako bigarren txapela irabazi zuten 23 urterekin; Juan Martínez de Irujok bikotea lortu zuen 24rekin; Hilario Azkaratek 25ekin, Olaizola II.ak Bengoetxe III.ak bezala; Retegi I.ak eta Retetegi II.ak 26rekin lortu zuten. Iker Irribarriak ere erregistro hori hautsi du. Bigarrenez da txapelduna 22 urterekin. Bere ahaleginarekin erori den beste errekorra. Pilotako txapelketa nagusiko txapeldun gazteenarena ere hautsi zuen. 19 urterekin lortu zuen 2016an.
Irribarria, Eskuz banakakoaren txapelduna
09 Ekaina | Berria

Txapela  Aramara itzuli da eta historia osoan diziplina honetan izan den pilotaririk trebeenaren burura,hain zuzen. Kirolean eta bizitzan denbora da epailerik zorrotzena eta  denborak esango du gazte hau zertarako gai den: ezkerreko besoaren indarra, neurrigabeko sotamanoa, bolea bizia, eskuineko esku eta beso horien trebezia, Elezkano II.aren kontrako finalaurrekoan horren egokiro funtzionatu zuen sakea. Ezaugarri horiek guztiek eraman zuten  garaile izatera final konplikatu eta zailean, Mikel Urrutikoetxea ere  oso trebe eta indartsu agertu zelako  finala ikuskizun gogoangarri bihurtuz. 

PARTEKATU