Iñigo Urkullu berriro izendatu dute Lehendakari, EAJ-PNVk eta PSE-EEk babestuta

Iñigo Urkullu Renteria Lehendakari berri izendatu dute Eusko Legebiltzarrean gaur izandako inbestidura-saioan, Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearen 28 legebiltzarkideen eta Alderdi Sozialistaren 9en babesa jasota.
Iñigo Urkullu berriro izendatu dute Lehendakari, EAJ-PNVk eta PSE-EEk babestuta IKUSI BIDEOA
24 Azaroa | Berria

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren hautagaia Eusko Jaurlaritzako Lehendakari izendatu dute berriro, Euskal Ganberan gaur goizean egindako inbestidura-saioan. Lehendakari izendatu dute, legebiltzarkide jeltzale eta sozialisten babesari esker. Bere hautagaitzak 37 boto izan ditu, eta Maddalen Iriarte EH Bilduren hautagaiak 18 izan ditu.

Ganbera osoak zoriondu ondoren, Lehendakaria legebiltzar-talde guztien bozeramaileak agurtzera gerturatu da. Bere hitzaldian, Urkulluk esker-hitzak luzatu dizkie “gizartea ordezkatzen duen Legebiltzar honi. Euzko Alderdi Jeltzaleari, bere konfidantza osoa jaso dudalako momento oro. Alderdi sozialistari bere babesagatik, duela 80 eta duela 30 urteko esperientziak berretsiz Programa eta Gobernua partekatzea erabaki baitu. Eusko Jaurlaritzari, Sailburuoi, zuon lantaldeei. Dena eman duzue Herri honen alde. Nire familiari: beti ulermena, maitasuna eta babesa”. Ez dago herri honen Lehendakari izatea baino ohore handiagorik, esan du.

Lehendakariak elkarrizketarako eta ulermenerako eskaintzak berretsi ditu, “legegintzaldi berri honetan ezinbestekoa izango delako. Berretsi egiten dut nire konpromisoa Euskadirentzako etorkizun partekaturako proiektuarekin”. Iñigo Urkulluk borondate irmoa nabarmendu du datozen lau urteotarako diseinatutako gobernu-programa aurrera eramateko, eta eskua luzatu du Herriaren alde indarrak elkartzeko. “Gobernu programa zehatza eta irekia dugu, euskal gizarte osoaren zerbitzura, Euskadik aurrera egiten jarrai dezan, Euskadi baita gure norabidea eta etorkizuna”.

Lehendakariaren zin-egitea larunbatean, azaroaren 26an, izango da Gernikako Batzar Etxean, eguerdiko 12etan hasiko den ekitaldian. 

PARTEKATU