Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/30

I-25eko behin betiko emaitzen balorazioa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeek boto zenbaketa ofizial eta behin betikoak ezagutzera eman ondoren, EAJ-PNVk bere poztasuna adierazi nahi du hauteskundeetan lortu dituen 28 eserlekuengatik eta, batez ere, gure Alderdian konfiantza jarri duten 398.158 euskal herritarrengatik.

rss Ezagutzera eman
I-25eko behin betiko emaitzen balorazioa

ARGAZKIA JAITSI

Emaitza ofizialek, hasiera bateko behin behineko zenbaketan egin beharreko zuzenketak eginda eta, dagokion bezala, d´Hont Legea aplikatu ondoren, erabat onartzen ditugunak, EAJ-PNVren eta bere lehendakarigai Iñigo Urkulluren garaipen ukaezina konfirmatzen dute. Ez zaigu gure burua zoriontzea besterik geratzen, batez ere, 2012ko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, botoak irabazi dituen eta portzentaje eta eserleku kopuruan gora egin duen alderdi bakarra izan garelako. 

Duela lau urte, bigarren indar politikoarengandik sei eserleku eta 106.576 boto banatzen gintuzten. Gaurtik aurrera, bigarren indar politikoa hamar eserlekura dago eta gure artean 173.086 botoen aldea dago. 

Iragan astelehenean iragarri bezala, eta aste honetan abian jarri ditugun harreman politikoetan praktikan jarri dugun bezala, hurrengo bileretan egingo dugun bezala, EAJ-PNVk Euskadiko aldi politiko berri honi ekin nahi dio elkarrizketarako atea zabalik eta borondate politiko baikorra izango duten alderdi guztiekin akordioetara iristeko prest. Berretsi egin nahi dugu gure erakundeei gobernagarritasuna eta egonkortasuna bermatu behar diegula, eta horixe izango da gure xede nagusia hauteskundeen ondoren hasi dugun elkarrizketa politikoan.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA