Guda Zibilaren biktimak aintzat hartzeko onetsi den mozioan beren alde lan egiten duten erakundeen eta elkarteen lana integratzea lortu du EAJ-PNVk

Imanol Landak besteak beste goretsi du gai honen inguruan Euskadin egin den lana, Gogora institutua martxan jarriz, eta PSOEri deitoratu dio ekimenean Erorien Haranari esanahi berri bat emateko proposamena arbuiatu izana
Guda Zibilaren biktimak aintzat hartzeko onetsi den mozioan beren alde lan egiten duten erakundeen eta elkarteen lana integratzea lortu du EAJ-PNVk
11 Iraila | Kongresua

Senatuko Euskal Taldeak lortu du gaur goizean Goiko ganberan onartu den mozioan guda zibilaren eta frankismoaren biktimak eta oroimen historikoa aintzatesteko lana egiten duten elkarteen eta erakundeen lana gogoan izatea. Talde sozialistak aurkeztu duen ekimenak bilatzen du esandako biktima horiei Estatu omenaldia ematea eta Imanol Landa senatariak lortu du mozio berean jasotzea esparru horretan lan egiten duten gainerako erakunde eta elkarteak aintzat hartzeko eta beraiekin elkarlanean aritzeko beharra.

“Argi dago politika horiek guztiak aurrera eramateko orduan elkarte horiek egin duten eta egiten ari diren lana, Autonomia Erkidegoek, udalek eta aldundiek garatu duten lanaren errealitateak argi uzten duen legez, hainbat kasutan Estatuko Administrazio Zentralak utzi duen hutsunea bete dutelako”, nabarmendu du Landak. Senatari jeltzaleak aintzatetsi du Euskadin egin den ibilbidea Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuarekin eta bere helburuak garatzeko orduan bultzatu diren planekin. Ekimenek adostasun politiko zabala lortu dute eta elkarteekin lan egin da, eta lan hori funtsezko gertatu da politika hauek bultzatzeko.

Landak era berean deitoratu du gehiengo sozialistak arbuiatu izana EAJ-PNVk mozioan jaso duen zuzenketa, Erorien Bailarari Esanahi berri bat emateko. “Ezinbestekoa da monumentuari beste interpretazio oso bat ematea, toki hori guda zibilaren biktimak gogoratzeko toki bihurtzeko, esanahi politiko edo ideologikorik gabe; giza eskubideen esparruan oinarritutako tokia izan dadin, gertakariaren historiari buruzko azalpen dokumentatua eginez”, esan du Erorien Bailararako etorkizunerako Adituen Batzordeak 2011n egin zuen txostena gogora ekarriz. “PSOEk uda honetan aurkeztu dituen 370 neurrietako bat da hori, 234.a hain zuzen”, argitu du.

PARTEKATU