ALDE taldeak Europa barruan dauden Estaturik gabeko nazioen erabakitze eskubidea defendatzen du

EAJ-PNV eta CDC alderdiek nazionalista flamenkoan taldean sartzea ahalbidetu dute eta lan taldea eratzen lagundu dute Estatu Kide batzuen baitan dauden herrialde auziak konpontzeko. Europar Parlamentuko liberal eta demokraten taldeak (ALDE) estatu kide batzuen baitan bizi diren herrialde auziak konpontzen saiatzera dedikatuko den lan taldea izango du hasi berri den legegintzaldi honetan, horretarako demokrazia eta hiritarren erabaki askearekiko errespetua oinarri izango dituelarik. UPyD eta Ciutadans alderdiak taldean sartu izanak ez du suposatuko alderdi abertzaleak kanpoan uztea, talde horiek biek hala izatea nahi zuten arren. Alderantziz, ALDE taldeak NVA alderdiko nazionalista flamenkoak sartzea onartu du ( lau diputatu) eta EAJ-PNV eta CDC alderdietako diputatuak mantentzen ditu bere baitan. Sortuko den lan talde honen oinarria osatzen dute erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak , bata Europar Alderdi Demokratak ospatu berri diren europar hauteskundeetarako aurkeztu zuen hauteskunde manifestuaren barruan eta bestea Internazional Liberalak Catalunyako erreferendumaren alde onartu zuena.
ALDE taldeak Europa barruan  dauden Estaturik gabeko nazioen erabakitze eskubidea defendatzen du
17 Ekaina | Berria

ALDE taldeak  kide berriei buruzko bozketa egin baino lehenago, gaur arratsaldean onartu du UPyD eta Ciutadans taldeak ere sartzen diren multzoa. Lan taldeak ALDE-ren idazkaritzaren finantzaketa eta laguntasun teknikoa jasoko du eta bere baitan dauden alderdi nazionalista eta erregionalistetan dauden organoko kideek osatuko dute. NVA sartzen denean ALDE-ren barruan diputatu talde batek nazio ordezkaritza izaerako taldea osatuko dute eta hau izango da kide kopuruari begira,ALDEren barruan  egongo den bigarren ordezkaritzarik nagusiena. Ordezkaritza honek bere kideetako bat jarriko du ALDE taldeko presidenteordetzan.

ALDE taldearen baitan  eratu den diputatu talde berriaren egiteko nagusia izango da  egitura instituzional eredu berriak aztertzea eta proposatzea "elkarrizketa eta negoziaketa politikoaren oinarrian hiritarrek demokratikoki adierazitako borondate askea adieraz dezaten" . Adierazpen hau lotuta dago Europar Alderdi Demokratak erabakitzeko eskubideari dedikatu dion manifestuaren edukiekin:  "Burujabetzaren auzia berezko auzi politikoa da, herriek beren patua erabakitzeko duten eskubidea da, beren etorkizuna erabaki askearen bidez hobetzekoa, halabehar historikoaren ondorio dela ematen duen zerbait aldatzekoa". Agiri hau ere badago EAJ-PNVk azken europar hauteskunde hauetarako prestatu zuen hauteskunde egitasmo barruan, eta printzipio hori Estaturik gabek nazioetan aplikatzeari buruz egiten den aipamenarekin osatzen da.

Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak gaur arratsaldean akordioa itxi bezain pronto esan duenez "ALDE ez da aldatu: hobetu egin da. Hona datozenek aldatu beharko dute , demokraziaren eta hiritarren erabaki eskubidearen aldeko apustua egiten duen taldera sartzen diren horiek ,alegia.  Talde honek urteotan  erakutsi izan du hori, gure herri proposamenak onartu egin dituelako eta gaur lan taldea eratu du, europar agenda berrian Estaturik gabeko nazioen auzia jartzea ahalbidetuko diguna. Guk errezeta bat daukagu: elkarrizketa, negoziaketa eta demokrazia. ALDE taldeak halako egoerak konpontzeko eskaintzen dugun formula hori babesten du. Taldean dugun posizioa hobetu dugu, Europar parlamentu barruan hartzen diren erabaki askoren giltza gara, eta ahalegindu diren arren ezin izan gaituzte baztertu eta marjinaltasunera kondenatu. Hiritargoak  aukeratu egin gaitu konponbideak proposatu eta  babestu ditzagun, ez eztabaida antzuak elikatzeko. Gaur egindakoa, norabide horretan emandako urrats handia izan da. UPyD eta Ciutadans taldeek zentzuz jokatzen badute, gaurtik aurrera negoziaketara eta hitz egitera dedikatu beharko dira. Ni horren aldeko agertzen naiz".

Lan taldearen sortze agiriak era berean aipatzen du Internazional Liberalaren adierazpena, eta bertan gogoratzen denez "catalunyar herriak bere etorkizunaren inguruan hartuko duen erabakia babestuko du". Testu honetan  ere Espainian jarraitu beharreko eredutzat jotzen da Erresuma Batua- Eskozia artean Bretainiar erresuma horren etorkizunari buruz egingo den erreferenduma.

ALDE taldeak konpromiso hori berretsi du eta babes organiko eta finantzarioa emango du taldeko kideek Brusela eta Estrasburgon estaturik gabeko nazioen arazoak eta nazio hauek europar federalismoari egiten dizkioten ekarpenak azaltzeko ekimen eta ekitaldiak egiterik izan dezaten, Euro-ganberako hirugarren taldearen babespean. ALDE taldeak baino ez dauka antolamendurako halako egituraketa Europar Parlamentuaren baitan. Izan ere, egitura honek parlamentuko organo honetan integratuta dauden nazionalistei ahalbidetuko die Eusko Legebiltzarrean euskal autogobernuaren inguruan dagoen ponentzia klonatzea eta Europa osoan dauden estaturik gabeko nazioen egoerari buruzko azterketan aplikatzea . Izatez, europar agendaren barruan behin betiko eta  Europar Parlamentuko hirugarren taldeko kide izateak ematen duen ahalmenari esker  sartuko dugu Estaturik gabeko nazioen auzia eta Europar Batasunaren barruko hedakuntza. Termino honen barruan dago abian jarri beharko litzatekeen prozedura . Gai  hau ere badago lan talde honen aztergaien artean.

Lan talde hau eratzeak bultzada suposatuko du Euro-ganberaren barruan hizkuntza eta nazio gutxituei buruzko  prestakuntza abian jartzeko prozedura, aurreko legegintzaldian funtzionatu zuenaren antzekoa. Bere funtzionamendua dinamizatuko du eta Estrasburgoko Adierazpenaren printzipio oinarrien inguruan lan egiten ahalbidetuko du. Adierazpen hau ehun eurodiputatu inguruk onartu eta izenpetu zuten iragan apirilean aurreko legegintzaldian egin zen azken osoko bilkuran. Agiri honetan  ezartzen da Europar Batzordeak legeri loteslea proposatzea, Europako nazio gutxituenganako errespetua bermatzeko, Europa barruan arbitratzeko mekanismoaren bidez,  lurralde erreklamazioak sortzen diren guztietan, Estatu kideen barruan sor daitezkeen blokeo egoerak konpontzeko.

EAJ-PNV eta CDC taldeak ALDE barruan mantentzeak eta nazionalista flamenkoak ere taldean sartzeak bermatu egiten du orain arteko solaskidetza eta eragina, orain arte EAJ eta CDC taldekoei iragan legegintzaldian Europar Parlamentuan jarduerarik handiena izan duten indar politikoen artean egoten lagundu digun berbera. Ondorioz, guretzat garrantzitsuak diren gaien inguruko gestio erabakigarriak egin ahal izan ditugu: europar azpiegitura egitasmoetan (euskal Y trenbidea barne), Tax Lease delakoaren krisia, euskal industriak berrikuntzarako eta enpresa txiki eta ertainei laguntasuna emateko europar egitasmoei begira dituzten aldarriak, nekazal eta arrantza politikaren erreformak, euskal ontzidia eragiten dioten arrantza akordioak, biktimei buruzko europar araudia, Europak bake prozesuan duen egitekoa eta bestelako hainbat eta hainbat lan eta ekimen.

Permanent Working Group on national/regional Self-Government

PARTEKATU