Greaves: “Garai Berriak Nazio Bizia agiria da EAJ-k hurrengo lau urteotarako izango duen bide-orria”

Belén Greaves EAJren EBBren idazkariak komunikabideen aurrean eskaini duen prentsa aurrekoan azaldu duenez EAJren VI. Batzar Nagusiaren markoan ordezkari jeltzaleek onartu duten +Garai Berriak Nazio Bizia+ izenburuko agiria da “EAJk hurrengo lau urteotarako izango duen bide-orria”. Era berean azpimarratu du Batzar Nagusiko barne karguek EAJren Aberri Estatutuak berretsi dituztela.
14 Urtarrila | Berria

Greavesek azaldu bezala, agiria bi zatitan banatzen da: +Euskadi Nazioa Europan+ eta +Geroa Lantzen+ “eta Euskadik Nazio gisa dituen erronkei ematen zaien erantzuna da, eta hau hiru ardatz nagusitan laburbil daiteke:  Gure eredu sozio-ekonomiko propioan aurrera egitea, krisi ekonomiko globalerako irtenbide gisa; subiranotasun eta autogobernuan haztea eta  Euskadi ez hain menpekoa lortzea, eta Euskal Nazioa eraikitzen joatea  abiapuntu sozial eta ekonomiko berri gisa” .

EBBren idazkariak gaineratu duenez +Euskadi Nazioa Europan+ agirian Nazio gisa hazten jarraitzeko eta gizarte beharrizanei eman beharko erantzunak hobetzeko apustua egiten da, eta hauek hurrengo puntuotan laburbiltzen dira: 1.- Bakea lantzea eta elkartasuna eraikitzea; 2.- Eskubide historikoak eguneratzea, eta hauen barnean erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzea; 3.- Euskadiren etorkizunerako akordio irekia. Akordio berria, marko juridiko, ekonomiko, instituzional eta politiko berrirako atxikimendu askea aitortu, instituzionalizatu eta ahalbidetuko duena; 4.- Bere herriarekiko konpromisoa duen Gobernua berreskuratzea; 5.- Enplegu eta garapen ekonomikorako lankidetza ituna, lan harremanetarako euskal sistema barnean hartuko duena; 6.- Euskadi nazioartean kokatzeko estrategia parametro guztietan, hau da, instituzionala, kulturala, soziala, hezkuntzazkoa eta ekonomikoa, eta 7.- Hurbiltasuna, komunikazioa, hiritarren parte hartzea, gardentasuna eta ustelkeriaren kontrako borroka”.

Amaitzeko, Belen Greavesek aipatu egin ditu +Geroa Lantzen+ agirian  Euskadin garapena ahalbidetzeko eta ongizatea hobetzeko aurkezten diren proposamenak, hau da, enplegua sortzeko produktibitatea; hezkuntza eta etengabeko prestakuntza; gizarte zerbitzuen sistema: kohesioa eta bizikidetza; Gobernatze lan ona eta Euskadi munduan kokatzea.   

PARTEKATU