Prentsa Aretoa

Berriak

2018/02/19

Getxok familian euskaraz hitz egitea ahalbidetzen du

Sendi programa kudeatu eta antolatzeko zerbitzua urtebetez luzatu du

rss Ezagutzera eman
Getxok familian euskaraz hitz egitea ahalbidetzen du

ARGAZKIA JAITSI

Getxoko Udalak urtebetez luzatu du Egizu Getxo Euskaldun elkartearekin duen kontratua, Sendi programa antolatzeko eta kudeatzeko, 24.200€ko zenbatekoan. Aurten 12.urtea beteko duen programa honen helburua da 0 eta 12 urte bitarteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, hau da,  ez dakitenek jakitea eta dakitenek erabiltzea, eta horretarako mota desberdinetako jarduerak antolatzen dituzte urtean zehar, beti ere, umeen gurasoek euskara erabiltzeko eta familia osoak euskarazko jardueretan ondo pasatzeko.  Sendi Getxoko Udalaren eta Egizu Euskara elkartearen arteko lanaren fruitua da eta gurasoen, ikastetxeen eta  guraso elkarteen konpromisoa eta laguntza ditu. Datozen hilabeteotan izango diren berritasunen artean, 0-18 hilabete bitarteko haurrentzako saioak izango dira eta Ustruku taldea berriro martxan jarriko da. 

Olgetan euskaraz

Une honetan aurtengorako Olgetan Euskaraz izeneko ekimeneko taldeak osatzen ari dira. Bi eta bost urteetako haurrei eta beren gurasoei eta etxekoei zuzenduta, euskaraz jolasteko eta kantatzeko gunea eskaini nahi du ekimenak, dinamizatzaile baten laguntzarekin, hainbat taldetan elkartuta.  

Bestalde, urtero bezala, datozen asteotan tailerak, irteerak eta solasaldiak ere izango dira, besteak beste. Informazio gehiago nahi dutenek www.egizu.eus  webgunean aurki dezakete.

Proposamen berriak

Udaberrirako 0-18 hilabeteko umeak dituzten familientzako saioak prestatzen ari dira sustatzaileak, ahozkotasunarekin lotutako baliabideak lantzeko, hau da, ume-hizkera, altzoan jolasteko zein lokartzeko kantuak, esamoldeak… Bide batez gurasoen arteko harreman hizkuntza euskara izatea nahi da, sareak zabaltzeko.

Bestalde, datorren irailean Ustruku taldea martxan berriro jartzeko asmoa dago, ahozkotasuna lantzeko taldea, edozein adinetako umeek, guraso zein aitita-amamek parte hartzen, aho-korapiloak, esku-jolasak, asmakizunak, txisteak, tradiziotik datozen kantuak konpartitzeko. 

2017ko datuak

2017an 750 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte Sendi programaren barruan antolatutako jardueretan. Hain zuzen ere,  Olgetan Euskaraz ekimenean 64 familiatako 151 pertsonak hartu zuten parte, zazpi taldetan banatuta, 10 astez elkartzen. Bestalde, urtean zehar 29 jarduera desberdin ere izan ziren, horien artean irteerak, tailerrak, egun pasak, bisitak, jolasaldiak, ahozkotasuna lantzeko saioak, hitzaldiak eta abar. 

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA