Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean Eusko Jaurlaritzaren memoria historikoarekiko “oroitzapena, gaitzespena, aintzatespena eta konpromisoa” eskatu du Josu Erkorekak

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak gogora ekarri du Gernika zain dagoela oraindik “Espainiako Estatuaren aldetik antzeko keinu bat jasotzeko, populazio zibilaren aurkako bonbardaketa indiskriminatuak salatzeko, egindako krimenak gaitzesteko eta sorrarazi zituen biktimak aintzatesteko balio izango duena”
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean Eusko Jaurlaritzaren memoria historikoarekiko “oroitzapena, gaitzespena, aintzatespena eta konpromisoa” eskatu du Josu Erkorekak
25 Apirila | Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu Bingen Zupiriak, Segurtasuneko Sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta “GOGORA” Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendari Aintzane Ezenarrok Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena oroitzeko ekitaldietan parte hartu dute.

Bere hitzaldian, Josu Erkorekak “egiaren eskubidea” aldarrikatu du, duela 80 urte Gernikan izandako “gertaeren larritasuna, oraindik ere, errelatibizatzen duten” interpretazio ukatzaileen aurrean. Bonbardaketa hark, bozeramaileak gogora ekarri duenez, hiru ordu eta erdi iraun zituen, armada frankistaren aliatu Kondor Legio alemanak burutu zuen, eta suntsipena eta 1.600dik gora pertsonaren heriotza ekarri zituen Bizkaiko herri honetan.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak salatu du Gernika zain dagoela oraindik “Espainiako Estatuaren aldetik antzeko keinu bat jasotzeko, populazio zibilaren aurkako bonbardaketa indiskriminatuak salatzeko, egindako krimenak gaitzesteko eta sorrarazi zituen biktimak aintzatesteko balio izango duena”.

OROITZAPENA, GAITZESPENA, AINTZATESPENA ETA KONPROMISOA

Azkenik, Josu Erkorekak adierazi duen bezala, gaurko ekitaldian Eusko Jaurlaritza bertaratu eta parte hartu du “oroitu nahi dugulako eta bonbardaketaren biktimei omenaldi ordaingarri bat eskaini nahi diegulako”, eta honetarako balio izango du: “biktima guztiak oroitzeko, bonbardaketen bidegabekeria gaitzesteko, askatasunaren eta demokraziaren alde borroka egin zutenak aintzatesteko, eta memoria bizirik irauteko hartua dugun konpromisoa azpimarratzeko”.

Iruñeak Guda Zibilean erail zituzten 3.500 nafarrak gogoratu ditu

Iruña II. Errepublikaren urteurrenean, Guda Zibilean eta frankismo garaian eraildako biktimak gogoratzeko egin diren bi omenaldiren lekuko izan da. Horietako lehena hiriko Udaletxean egin da, hango zinegotzi eta langileak omendu direlarik. Udaletxean egin den ekitaldia amaitutakoan, omenaldiak Gazteluko atzealdera eraman dira. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak  Guda Zibil garaian Nafarroan erail ziren ia 3.500 pertsonak omendu ditu bertan.

Elgetak Intxortako gudaldia berregin du

Hirugarren urtez Elgetak Intxortako gudaldia gogoratu du, zeinetan errepublikaren alde borrokatu ziren gudariek ,7 hilabetez, Frankistek Bizkairantz aurrera egitea egotzi zuten.

PARTEKATU