'Financial Times' aldizkariak ezarri du Euskadi dela Europako tamaina ertaineko erregiorik erakargarriena bertan inbertitzeko

Financial Times-ek laugarren urtez aitortu du Euskadi dela Europa mailan inbertitzeko erregio interesgarria
'Financial Times' aldizkariak ezarri du Euskadi dela Europako tamaina ertaineko erregiorik erakargarriena bertan inbertitzeko
01 Martxoa | Eusko Jaurlaritza

Osotara 148 aztertu ditu. Hain zuzen ere, aurten Euskadi lehen tokian dago tamaina ertaineko erregioen artean atzerriko inbertsioak erakartzeko gaitasunari eta estrategiari dagokionez, eta
`maila goreneko 10en artean´ dago Europako hegoaldeko erregioen artean. Hartara,`Financial Times´ prentsa taldearen 'fDi Magazine'  aldizkariak, merkatuen kokapenean eta nazioarteko inbertsio fluxuetan espezializatuta dagoenak,  SPRI Taldearen  'Invest in the Basque Country'  ekimenaren indarra nabarmendu du. Halaber, Bilbao lehen aldiz sartu da atzerriko inbertsioak erakartzeko hiri erakargarrienen artean eta tamaina ertaineko goi mailako 10en artean kokatu da inbertsioak erakartzeko. Europa hegoaldeko erakargarrienetakoa ere dela ezarri dute.

PARTEKATU