Facebook eta Twitter-en izango duzu Batzar Nagusiaren berri

EAJ-PNVren alderdikide eta lagunek VI. Batzar Nagusiaren jarraipena izango dute Facebook eta Twitter gizarte sareetan. Euskaraz eta gaztelaniaz emango da prozesuaren garapenaren berri, bozketen emaitzak eta burukideen agerraldiak komunikabide aurrean. Larunbatean ( goiz eta arratsaldez ) eta igandean.
EAJ-PNV Batzar Nagusia
13 Urtarrila | Berria

Horretarako, erreferentziazko URL-ak betikoak izango dira : www.facebook.com/eajpnv, www.twitter.com/eajpnv_cas eta www.twitter.com/eajpnv_eu. Gune hauetako eguneratzeak streaming bidezko emanaldiekin   (www.livestream.com/eajpnv)  eta  www.eaj-pnv.eu orrialdean publikatuta egongo den informazio guztiarekin osatuko dira.

PARTEKATU