Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du alderdi politikoen erregimen eta finantzaketari buruzko Azpibatzordearen erabakiaren bozketan “pazientziarik ezak eta bestelako kalkulu politikoek” presaka ixtea eragin dutelako

Mikel Legardak kritikatu duenez PSOEk, Podemosek eta Ciudadanosek “lurretik bota dituzte” Azpibatzorde honetan eman diren aurrerapausoak

Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du alderdi politikoen erregimen eta finantzaketari buruzko Azpibatzordearen erabakiaren bozketan “pazientziarik ezak eta bestelako kalkulu politikoek” presaka ixtea eragin dutelako 12Apirilak
2018
2018 ApirilaK 12 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du gaur Alderdi politikoen erregimen eta finantzaketari, agintari independenteen inpartzialtasun eta independentziari eta ustelkeria kasuetan salatzaileen babesari buruzko Azpibatzordearen erabakiaren bozketan.

Mikel Legarda Azpibatzorde honetako bozeramaile jeltzaleak Osoko Bilkuran azaldu duenez “hauxe da sistema demokratikoa sostengatzen duten elementuetako bat eta,horregatik, 1978 urteaz geroztik, akordiorik zabalena bilatu izan da”. Dena dela, Legardak salatu duenez “Azpibatzorde honetan ez zaio sistema honi jarraitu” eta Podemosek, Ciudadanosek eta PSOEk akordio bat itxi zuten “pazientziarik ezagatik eta beste kalkulu politikoengatik, eta horregatik ezerezean geratu dira orain arteko aurrera pausoak eta alderdi politikoen erregimen eta finantzaketa eguneratzeko orduan bere fruituak ematen hazia zen lana”.

“75 gaietatik 43 baino ez ditugu aztertu, zergatik erabaki da bat batean lanak etetea?”, galdetu du Legardak. “Egoera honetara iritsi gara akordioa izenpetu duten hiru taldeek eztabaida agortuta zegoela eta adostasun handiago batetara edo Azpibatzordea luzatzea alferrekoa zela erabaki zutelako eta elkarrizketari eta elkarrekiko adostasunari emateari uko egin ziotelako”, kexatu da.

Edozein kasutan, Legardak adierazi duenez Euzko Abertzaleak taldearen abstentzio honek, funtsean baino, formetan oinarritua denak, “ez du esan nahi alderdi politikoen funtzionamendu eta egiturari eta buruzko agindu demokratikoaren betepenaren inguruko hausnarketa eta finantzaketaren berrazterketa egokiak ez direnik, aldi berean gardentasuna eta kontrola areagotu beharko liratekeelarik”.

Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu du boto partikularra aurkeztu ziola Azpibatzorde honen Erabakiari.

Interesatu Zaitez