Euzkadi Buru Batzarrak bere jarduketa politikoaren arloen banaketa erabaki du datozen lau urteotarako

EBBren erantzukizun berrietako bat izango da e-Erakundea arautzea eta kudeatzea, EAJ-PNVk euskal gizarteari proposatzen dion harreman, komunikazio eta entzute modu berria izango dena
Euzkadi Buru Batzarrak bere jarduketa politikoaren arloen banaketa erabaki du datozen lau urteotarako
11 Urtarrila | EBB

Gaur eguerdian Sabin Etxean egin den bileran, Euzkadi Buru Batzarrak erabaki du aukeratu berri diren burukideen artean nola banatuko diren EAJ-PNVk hurrengo lau urteotarako aurreikusten duen jarduketa politikoaren arlo ezberdinak. Gaurko bilera berean onartu da e-Erakundea izenekoa eratzea eta abian jartzea. E-erakundea izeneko hau da EAJ-PNVk euskal gizarteari proposatzen dion harreman berria da, alderdikidetze klasikoa ez bezalakoa, Alderdiaren eta bere burukideen arteko konfiantza bultzatuz, herritarrekin alde biko harreman erraz eta eraginkorra izate aldera. E-erakundeko kide izan ahalko dira EAJ-PNVko kide izan nahi duten baina EAJ-PNVren eragin esparru geografikotik kanpo bizi diren guztiek, baina baita bizitokia leku batean edo bestean dutela, EAJ-PNVren alderdikide izan nahi ez duten arren, Alderdiarekin komunikazio eta informazio harremanak izan nahi dituztenak. E-erakundea honetako kide izatea ez da EAJ-PNVren alderdikide izatea bezalakoa izango, baina elkarrekiko harremana ezarriko da Alderdiaren eta bazkidetutako pertsonaren artean. E-erakundearen arauketa eta kudeaketa Idazkaritzaren ardurakoa izango da eta hurrengo lau urteotan Mireia Zarateren eskuetan egongo da jarduera arlo honen erantzukizuna, iragan abenduaren 10ean EAJ-PNVk egin zuen Aberri Batzarrak erabaki zuenez geroztik.

Euzkadi Buru Batzarraren erantzukizunen banaketa ondorengoa izango da:

Presidentetza: Andoni Ortuzar

Idazkaritza: Mireia Zarate

Antolakuntza, Ogasuna, Ekonomia eta Ondarea: Joseba Aurrekoetxea

Instituzionala: Koldo Mediavilla

Gizarte Politikak, Enplegua eta Berdintasuna: Nerea Melgosa

Lurraldearen Antolakuntza, Garraioa eta Garapen Jasangarria: Mª Eugenia Arrizabalaga

Azterlanak, Azterketa eta Prospekzio Soziala, Berrikuntza Politikoa eta 2030 Agenda: Xabier Barandiaran

Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Kirola: Ana Esther Furundarena

Kanpo Harremanak eta Nazioarteko Sustapena: Mikel Burzako

Lehen Sektorea: José Antonio Suso

PARTEKATU