Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/11

Eusko Jaurlaritzak 11.000 milloi eurotik gorako aurrekontua du

Eusko Jaurlaritzak bere historian lehen aldiz dauka 11.000 milioi eurotik gorako aurrekontu bat. Zehazki, Jaurlaritzak 11.059,7 milioi euro erabili ahal izango ditu, Eusko Legebiltzarrean gaur goizean bertan aurrekontuak onartu izan ondoren.

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak 11.000 milloi eurotik gorako aurrekontua du

ARGAZKIA JAITSI

“Lortutako hitzarmena positiboa da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat”, adierazi du Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk.

Aurrekontu hau onartzeko prozesua Alderdi Popularraren abstentzioarekin amaitu da, osasunaren, hezkuntzaren, ekintzailetzaren eta familiaren esparruetan, besteak beste, bildutako ekintzetarako 29 milioi euroko zenbatekoaz zuzenketak onartuta. “Elkarrizketa eta hitzarmenak eskaini dizkiogu alderdiei, baina errealismoa eta erantzukizuna eskatu dugu. Berriro nabarmentzen dut talde guztiekiko hitzarmenetara irekitako konpromisoa dugula”, azaldu du Azpiazuk.

Aurrekontu honek aukera ematen du oinarrizko zerbitzuetarako (osasuna, hezkuntza eta gizarte-babesa) baliabideak areagotzeko. Horiek guztizkoaren % 76 dira. Izan ere, gizarte-politiketako inbertsioa ia 200 milioi areagotu da aurreko urtearekiko. “Baliabide ekonomiko gehiago daude, ez dago inolako murrizketarik”, azaldu du sailburuak.

Aurrekontuak bidea ematen du, gainera, inbertsioa areagotzeko, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa onartzeko, berrikuntzara baliabide gehiago zuzentzeko, eta enpresa txiki eta ertainei, ekintzaileei, autonomoei eta profesionalei laguntzeko. Laburbilduz, kalitate handiagoko enplegua sortzen jarraitzen laguntzeko bidea ematen du, hori baita legegintzaldi honen funtsezko helburuetakoa.

Gobernu Programan ezarritako lau herri-oinarriak (hain zuzen, inbertsioak definitzen dituztenak) alderdi hauetan ardazten dira: enplegua, suspertzea eta iraunkortasuna; giza garapena, gizarteratzea, berdintasuna eta kalitatezko zerbitzu publikoak; bizikidetasuna eta giza eskubideak; eta autogobernu handiagoa eta hobea.

Hona aurrekontu hau ulertzeko zenbait gako:

 

OSASUNA 3.542,7 M/€ (aurrekontuaren % 32)

  1. 1.619 €/pertsona urtean Osasunean.
  2. Osakidetza.
  3. Farmazia.
  4. Enpleguaren egonkortasuna.
  5. Ikerketa eta berrikuntza Osasunean.

HEZKUNTZA 2.665,4 M/€

  1. Haur Hezkuntza, Oinarrizko Hezkuntza, LH eta Unibertsitatea.
  2. Premia berezien arloko hezkuntza.
  3. Eskolatzeko eta Unibertsitateko bekak.
  4. Hezkuntzako azpiegiturak. Ikastetxe gehiago.
  5. Teknologia berriak.
  6. Ikerketa sustatzea.

EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURAK 1.044,9 M/€

  1. Industria euskal ekonomiaren eragile gisa. Kalitatezko enpleguaren sortzaile.
  2. Basque Industry 4.0: I+G+b, digitalizazioa eta ekintzailetza.
  3. Energia Estrategia 2030: energia berriztagarriak lehenestea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoa aktore global gisa. Nazioartean garrantzia handiagoa lortzea.
  5. Elikakatea sendotzea. Nekazaritza eta Elikadura Plana.
  6. Garraio-sare integratua, koordinatua eta iraunkorra.
  7. Azpiegiturak modernoak eta lehiakorrak.

ENPLEGUA ETA GIZARTE POLITIKAK 1.000 M/€

  1. Gazte-enplegua.
  2. Lanbide.
  3. Familiei babesa.
  4. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema.
  5. Gizarteratzea.

SEGURTASUNA 625,8 M/€

  1. Ertzaintzaren belaunaldi-berrikuntza.
  2. Trafikoa. Errepideko ezbeharren prebentzioa.
  3. Segurtasun publikoaren kudeaketa integrala.
  4. Herritarrak babesteko patruila-autoak.
  5. 112 telefonoa eta Euskalmet.

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA 243,3 M/€

  1. Euskadi Digitalaren aldeko apustua.
  2. Sormenari babesa.
  3. Euskara doan ikastea B2 mailara arte.
  4. Jarduera fisikoa eta sedentarismoaren aurkako borroka.
  5. Aisia-garaian euskara sustatzea.

LANA ETA JUSTIZIA 210,3 M/€

  1. Lan-iruzurraren aurkako borroka.
  2. Doako justizia.
  3. Elkarrizketa soziala.
  4. Ekonomia soziala.
  5. Genero-indarkeriaren biktimei arreta ematea.

INGURUMENA, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA 192 M/€

  1. Etxebizitza publikoen eraikuntza.
  2. Bizigune – Etxebizitza alokairuan.
  3. Gune andeatuen hiri-birgaitzea.
  4. Klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzea.
  5. Ekonomia zirkularra eta enplegu berdea sustatzea.

GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA 113,1 M/€

  1. Euskal Administrazio Publikoa modernizatzea.
  2. Herritarrei arreta ematea.
  3. Funtzionarioen prestakuntza eta euskalduntzea.
  4. Herritarrei euskaraz erlazionatzeko eskubidea bermatzea.

LEHENDAKARITZA 114,9 M/€

  1. Lankidetzaren Euskal Agentzia.
  2. Bakea, bizikidetasuna eta giza eskubideak.
  3. Berrikuntza-funtsa.
  4. Erakundearen kanpo-ekintza eta euskal diaspora.
  5. 2020rako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren Aldeko Esparru Akordioa. Helburua: 2020an langabezia-tasa % 10en azpitik murriztea.

OGASUNA ETA EKONOMIA 48,8 M/€

  1. Kontrol ekonomikoa.
  2. Iruzurraren aurkako borroka.
  3. Zerga- eta ekonomia-hezkuntza.
  4. Kupoaren eta kontzertu ekonomikoaren negoziazioa.

TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA 37,3 M/€

  1. Euskadi turismo-helmuga iraunkor, eskuragarri eta kultural gisa.
  2. Turismoko enpresei babesa.
  3. Tokiko merkataritza.
  4. Kontsumo arduratsua.
  5. Turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren arteko sinergiak.

 

Alderdi horiek guztiak sare sozialetan erabiliko den infografia animatu batean bildu dira. Horren helburua da herritarrek ulertu eta jakin dezaten Eusko Jaurlaritzak dirua zertan inbertitzen duen. “Funtsezkoa da herritar guztiei baliabide publikoen helburua zein den jakinaraztea”, azaldu du Pedro Azpiazuk.

Iturria: Irekia

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2017/11/24 12:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Mireia Zarate EBBko idazkariak eta EAJ-PNVko legebiltzarkide Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina  eta Gorka Álvarezek  Euskadi Buru Batzarrak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz  prestatu duten adierazpena irakurriko dute.

Irakurketa EAJ-PNVren Bilboko egoitzaren aurrean egingo da, Pedro Ibarretxe kalean.

   Sabin Etxea aurrean. Pedro Ibarretxe Kalea 

2017/11/24 19:00

Euzko Gaztedik bere VII. Bilera Nagusia egingo du asteburuan Zarautzen

EGIren VII. Bilera Nagusia ostiralean, 19:00etan Zarauzko Antoniano Ikastetxean egingo den ekitaldi politikoarekin hasiko da. Bertan hitz egingo dute Ainhoa Usandizaga EGikideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.

   Antoniano Ikastetxea. Zarautz  

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr