Euskal taldeak iragarri du “hurbileko jarraipena egingo diela” Europako Funtsen garapenari “ekonomia aldatzeko palanka nagusia” delako

Estatuko Aurrekontu Orokorrak aztertu diren osoko bilkuran, Idoia Sagastizabalek bere poza adierazi du Ganberak EAJ-PNVk aurkeztu dituen zuzenketei emaniko babesagatik, “berrikuntzaren, ezagutzaren eta prestakuntzaren aldeko are apustu erabakigarriagoa” egitea dakarrelako
03 Abendua 2020 | Kongresua

Euskal Taldeak “jarraipen hurbila” egingo die Europako Funtsetatik etorriko diren 27 milioi euroen izapidetze eta esleipenari “ekonomia aldatzeko palanka nagusia izango direlako”, baita “Aurrekontuaren parte eraldatzaile nagusia ere”. Hala adierazi du Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko ekonomia eta aurrekontu gaietarako bozeramaileak, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrak eztabaidatu eta bozkatu diren azken osoko bilkuran.

Hitza hartu duenean, diputatu jeltzaleak esan du Kontuak “abiapuntu” direla, baita “eredu ekonomikoa birformulatzeko bidearen hasiera” ere “ jarduera ekonomikoa ahalbidetzeko eta diru sarrera publikoak igotzeko gaitasuna izatera begira”. Bide horretan kokatu du Euskal Taldeak Aurrekontu hauei eman dien babesa, Espainiako Gobernuak adostu dituen zuzenketak jaso ondoren. Sagastizabalen hitzetan, halaber, zuzenketa hauek dira “berrikuntzaren, ezagutzaren eta prestakuntzaren” aldeko apustu erabakigarria”.

Hala, eta aurrekontuen negoziaketa prozesuaren barruan Euskal Taldeak erakutsi duen jarrera “arduratsu eta proposatzailearekin bat”, Sagastizabalek nabarmendu du Espainiako Gobernuarekin hitzemandako zuzenketen helburua hirukoitza izan dela: sektore ezberdinetako lanpostuak arrisku egoeran egon daitezela saihestea eta langile autonomoak babestea; ekosistema berritzailea sustatzea krisitik ateratzeko eta ekonomia biziberritzeko, aldi berean gaitasun industriala indartuz; eta legeria gaur egungo egoerara egokitzea eta, ahal bada, etorkizunean eman daitekeen egoerari aurrea hartzea”.

Horretarako, Euskal taldeak zuzenketa batzuk onartzea lortu du “aukera direnak aktibo ukiezinetan inbertitu ahal izateko, inbertsioek ekonomiarako eta gizartearentzat itzulkin garrantzitsuak eragitea eragingo duelako”. Dieselaren zergari hasiera batean ezarri nahi zitzaion igoera ezabatu izana da horietako bat; halaber, Makina Erremintaren Renove Planerako aurreikusi diren 50 milioi euroak; unibertsitateetako B+G+i arloko proiektuetarako inbertsioak; teknologia zentroak bultzatzea eta finkatzea, enpresen B+G+i sektorearentzat ezinbestekoak direlako; kontratu berri bat Unibertsitateko Prestakuntza Dualerako; itsasoko energia eolikoa sustatzea, eta hiritargoaren eguneroko bizimodua hobetzen lagunduko duten azpiegiturak bultzatzea, besteak beste.

Amaitzeko, Sagastizabalek aitortu duenez une honetan “oso testuinguru ekonomiko eta sozial latz batean” aurkitzen gara “aurrekaririk ez duen osasun egoeraren ondorioz” eta, zentzu beretik gaineratu duenez “krisi honetatik ezin gaitezke irten 2018ko Aurrekontuarekin, gaurko inguruabar ekonomiko eta sozialekin zerikusirik ez duten inguruabar zehatzetarako pentsatuak izan baitziren”.

PARTEKATU