Prentsa Aretoa

Berriak

2017/08/05

Euskal erakundeak “turismo jasangarriaren” alde egiten ari diren lana sostengatzen du EAJ-PNV eta Sorturi eskatzen dio utzi dezala alde batera demagogia

EAJ-PNVk adierazi du babestu egiten duela Euskal Erakundeek eta turismo alorreko agente guztiek urteotan egiten ari diren lana, hain zuzen, Euskadin estrategia turistiko jasangarriaren alde egiten ari diren lana

rss Ezagutzera eman
Euskal erakundeak “turismo jasangarriaren” alde egiten ari diren lana sostengatzen du EAJ-PNV eta Sorturi eskatzen dio utzi dezala alde batera demagogia

ARGAZKIA JAITSI

Aldi berean, jeltzaleek Sorturi eskatzen diete ez diezaiotela beren gazteei hasi duten bidean haizerik eman, utz dezala alde batera demagogia eta antzinako jokabidea; Sortuk gainerako alderdiei leporatu baitie “turismo eredu basatiari bide leuna jarri dietela”.

EAJ-PNVk beti izan du gogoan Euskadik garatu beharreko eredu turistikoa, hau da, jasangarria, orekatua, kalitatezkoa, ingurumenarekiko errespetuzkoa eta aberastasun eta enplegua sortzekoa; horrez gain, gure bizimodua eta gure kultura eta nortasuna zaintzearekin bat etorri behar duena, izan ere, horiek baitira, aldi berean, bisitariak gugana etortzeko arrazoietako batzuk. Urteak dira turismorako estrategia hori onartu eta garatu duguna Euskal Erakundeetan eta baita Euskadiko alor horretako guztietan, eta hori ondo islatu eta garatu da Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategiaren barruan egin diren plan eta ekimenetan. Mugarri batzuk aipatzekotan, Turismo Jasangarrirako Munduko Gutuna +20, 2015ean Euskadiko Turismo Jasangarrirako Munduko Goi-bileran izenpetua, edo 2016ko uztaileko Turismo Legea (EH Bilduk orain urtebete aldeko botoa eman ziona) edo gaur egun bai Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta gainerako erakundeek garatzen ari diren hainbat plangintza.

Lehen mailako jarduera ekonomiko eta kulturala dugu turismoa, aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzen duena, gizarte kohesioa iraunarazten eta gizarte inklusiboeta baketsuak garantzen laguntzen duena. “Euskadin, Barne Produktu Gordinaren %6a dugu, gutxi gorabehera, turismoa eta 100.000 pertsona aritzen da lanean alorrean. Beraz, gugana etortzen direnak, ongietorriak dira” adierazi du Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkide jeltzaleak. “Baten batzuk irudikatu nahi duten turismo masifikatua izateko asko falta zaio Euskadiri. Ezin da esajeraziotanibili. Europako beste hiri batzuetako datuekin parekatzen baditugu, oso esanguratsuak dira emaitzak. Horrek ez du esan nahi, toki batzuetan eta momentu batzuetan, jende pilaketarik gertatuko ez denik, ezta turismorako legezkoak ez diren etxebizitzen gaia moztu behar ez denik, beste hiri askotan egiten ari diren bezala” erantsi du Uribe-Etxebarriak.

Hori dela eta, Sorturen jokabidearen aurrean eta baita udal agintari ohi batzuren adierazpen oportunisten aurrean, EAJ-PNVk bi ideia azpimarratu nahi ditu. Lehenik eta behin, erakundeek eta alorreko hainbat agenteek aspalditik ari direla gai horren gaineko hausnarketa prozesuan, ikusi besterik ez dago 2016ko Turismo Legean araututakoa (eta berriro diogu, EH Bilduk aldeko botoa eman ziola); eta bigarrenik, euskal erakundeek ekin diotela fenomeno berri horri aurre egiten, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, EUDEL eta hiriburuetako udalek elkarrekin lanean ari dira, dagoeneko; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Turistikoen Erregistroa garatu da, udalek lojamendu horietarako hirigintza antolamendua eta Foru Aldundiek betebehar fiskalen betebeharra arautu dute. Gaiari ekin egin zaio, dagoeneko, eta lanean segituko dute.

Bistakoa da, eta herritarrek badakite, Sortuk jokabide arduragabea, demagogikoa eta itxurazalea duela gai horrekiko. “Turismo eredu basatiari bide leuna jarri diogula esaten duenean, gezurra esaten ari da Sortu. Onartezina da pintada intolerante horiek irmoki ez gaitzestea, eta deitu diren mobilizazioak (deitu dituen organizazioaren aurrekariak ikusita) bermatzea, horregatik eskatzen dugu ez ditzatela indarkeriazko edo beldurtzeko ekimenak egin” salatu du Uribe-Etxebarriak. Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, “itxurazalea da Ezker Abertzalearen jokabidea, izan ere oso ondo ezagutzen baitu euskal gizarteak, eta bereziki donostiarrek eta gipuzkoarrek, Foru Aldundia edo Donostiako Udalean agintzen aritu zirenean, bisitariak gehitzeko estrategia erakargarriak bideratu baitzituzten, eta biziki azaldu zituzten, beraienak izan balira bezala, Gipuzkoa eta Donostiak lortu zituen bisitari kopuruak. Hipokrita da, era berea, bisitariak baztertzea zeure etxean bertan eta, aldi berean, “turista inbasibo eta masibo” bilakatzea Ezker Abertzaleko buruzagi eta militanteak Euskaditik kanpo bidaiatzen dutenean, baita bururatzen zaizkigun toki masifikatu eta eredu turistiko zailekoak ere”.

Sortuk jarrera demagogiko, arduragabe eta gezurtia du gai honetan. Sorturen aldeko botoarekin orain urtebete onartu zen Turismo Legeak, turismo jasangarriaren printzipioak ezarri ziren, eta legez kanpoko etxebizitza turistikoen arazoari aurre egiten dio Jaurlaritzak eta gainerako erakundeek urteak daramatzaten ildotik. Izan ere, pasa den uztailaren 10ean, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, aho batez (EAJ-PNV, EH Bildu, Podemos, PSE-EE eta PP) onartu zuen bermea ematea legez kanpoko lojamendu horiei aurre egiteko Jaurlaritza garatzen ari den estrategiari, gainerako erakundeekin elkarlanean egiten dena, hein handi batean.

“Bada garaia pankartaren atzealdean, Sortuk edozein gertaeraz eta edozein aitzakia xelebre eta absurdoz baliatzeari uztekoa. Bada garaia, beren gazteriari haize ematen uztekoa. Bada garaia, hauteskundeetan beren tokia mehatxatuta ikusi zuenetik gertatu zaien “podemizazioa” alde batera uztekoa. Bada garaia, erakunde mailan pentsatzen has dadin eta euskal gizarteak tiratzen duen bideari tira diezaion”, eskatu du Uribe-Etxebarriak.

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/10/23 21:00

Aitor Esteban

   Cadena Ser 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr