Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/17

Euskadiko Memoria eta Bizikidetza Ponentzia abian jarri du Eusko Legebiltzarrak

Ana Oregi Ponentziako presidenteak taldeei eskatu die 3 asteko epean lanerako metodologia eta proposamenak aurkez ditzatela. Ekainaren 7an elkartuko da berriro Ponentzia. Beren helburua da adostasun zabalak lortzea bere egitekoetan: memoria, bizikidetza, biktimak, terrorismoaren eta indarkeriaren deslegitimazioa, espetxe-politika, bakea eta giza eskubideak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Memoria eta Bizikidetza Ponentzia gaur goizean sortu dute, modu formalean, Eusko Legebiltzarrean. Giza Eskubideen Batzordeak martxoan izendatu zituen ordezkariak, eta gaur izan da lehen topaketa; talde guztiek parte hartu dute bertan, PP izan ezik, berak hala erabakita ez baitu foroan parte hartuko. Gaur goizeko bileraren ondoren Ana Oregi presidenteak azaldu duenez, taldeek hiru aste izango dituzte beren lan-planteamenduak, egutegiak eta metodologiak definitzeko. “Ponentziak gaur abiatu ditu lanak. Topaketa formala izan da, eta ekainaren 7an ezarri dugu hurrengo bilera. Ordurako, taldeek definituta izan beharko dute berenlanerako metodologia. Horrek ahalbidetuko digu adostasun ahalik eta zabalenetik abiatzea, bakea eta bizikidetza ardatz izango duen etorkizun hobeagorantz. Horretarako tresnak eta elkarrizketa-foroa dauzkagu, beraz, aurrera egin dezagun batak bestea entzuten eta errespetatzen”. Ekaineko topaketaren aurretik, taldeek txosten bat jasoko dute, dagoeneko Ganberako zerbitzu juridikoei eskatu zaiena. Txosten horrek Erakundean aurreko legealdietan zehar emandako dokumentazioa, lanak, agerraldiak eta akordioak jasoko ditu. Oregik azaldu duenez, “txosten horrek denbora aurrezten lagunduko digu, baita aurrera egiten eta Legebiltzarrean aurretik aztertutako gaietan ez galtzen ere”. 

Memoria eta Bizikidetza Ponentziaren misioa da Euskadin bakea eta bizikidetza finkatzea ahalbidetuko duten akordioak lortzea. Aztertu beharreko gaien artean (akordio zabala horren inguruan izango da) daude memoria, bizikidetza, biktimak, terrorismoa eta indarkeria deslegitimatzea, espetxe-politika, askatasuna, bakea eta giza eskubideak. “Hori da daukagun markoa, Ponentzia sortzeko akordio parlamentarioan argi ezarritakoa”, esan du Oregik. Horren inguruan, EAJ-PNVren Ponentziako ordezkariak, Iñigo Iturratek, nabarmendu du beharrezkoa dela eremu parlamentariotik gogor lan egitea, Herriak konpontzeko dauzkan gaietan akordioak lortzeko. “Bizikidetzarako eta normalizazio politikorako akordioak behar ditugu, eta akordio horiek ez dira gizarte zibilaren eremuan bakarrik landu behar, eremu politikoan ere landu beharrekoak dira. Ponentziak bide horri ekiten lagunduko digu”.

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

2017/11/22 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr