Euskadik bere estrategia aurkeztu du Nazio Batuen Erakundeak Klimaren inguruan egin duen Gailurrean

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Euskadiko erakundearen neurriak azaldu ditu nazioarteko 600 liderren aurrean.
Euskadik bere estrategia aurkeztu du Nazio Batuen Erakundeak Klimaren inguruan egin duen Gailurrean
01 Iraila | Berria

Mundu osoko begiak Nueva York-era begira egon dira egunotan. Han, mundu osoko politikariek herri bakoitzaren konpromisoak aurkeztu dituzte Nazio Batuen Erakundeak  Klima Larrialdiaren inguruan egin duen gailurrean. Euskadi ere bertan izan da. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek  beroketa globalaren aurrean planteatzen duen estrategia aurkeztu du, erregioetako gobernuek klima larrialdiaren aurrean daukaten eginkizun garrantzitsua aldarrikatuz.

PARTEKATU