Etxanok neurriak eskatu dizkio Moncloari Iranen diharduten Euskadiko enpresek ez ditzaten bakarrean bere gain hartu AEBk itun nuklearra uzteak eragingo dituen arriskuak

EAJko senatariak Eusko Jaurlaritza jarri du adibidetzat, Asiako herrialdean sektore estrategikoetan interesak dituzten enpresei harreman komertzial eta instituzionalak indartzeko babesa eman dielako.

Etxanok neurriak eskatu dizkio Moncloari Iranen diharduten Euskadiko enpresek ez ditzaten bakarrean bere gain hartu AEBk itun nuklearra uzteak eragingo dituen arriskuak 22Maiatza 22 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Maria Dolores Etxanok Iranen diharduten Euskadiko enpresek Estatu Batuek Asiako herrialdearekin dagoen itun nuklearretik irteteak eragingo dituen arriskuak bere gain bakarrean hartu ez ditzaten Ekonomia Ministerioak, gainontzeko Autonomia Erkidegoekin koordinazioan, neurriak har ditzala eskatu dio Roman Escolanori. Exekutiboaren kontrolerako saioan, EAJko senatariak Europako Batasunak eta Alemania, Frantzia, Errusia edota Txina bezalako herrialdeek inbertsioak eta harreman komertzialak gordetzeko bidea hartu dutela gogoratu dio Ministroari, beraien enpresa ehuna babesteko neurriak hartuz, baina “zuen Gobernutik ez dugu horrelakorik entzun”, kritikatu dio.

Estatu Batuek itun nuklearra alde bakarrez uzteak eragingo duen joko-arauen aldaketak enpresetan sortuko dituen ondorio kaltegarriak zerrendatu ostean, Etxanok Europako erakundeak enpresen interesak babesteko eta akordioa mantentzeko planteatzen ari direna nahikoa den ala ez irizten dion galdetu dio Ekonomia buruari; hain zuzen ere, akordioa sinatu eta isunak kendu ondoren Iranen lan egin zezaten Batasuneko erakundeetatik eta Estatuetatik sustatu zituzten enpresak babesteko.

Honen harira, Eusko Jaurlaritzak, Iranen dagoen Espainiako enbaxada eta Kanpo Gaietarako Ministerioarekin koordinazioan, “Iranen sektore estrategikoetan interesak dituzten enpresei babesa eta laguntza” eman diela gogoratu du senatari jeltzaleak; hauen artean, altzairuaren, makina-erremintaren, gas edo petrolio ekipamenduen, energia berriztagarrien eta trenaren sektoreak aipatuz. Bere helburua, Asiako herrialdearekiko hauen “harreman komertzial eta instituzionalak babestu eta indartzea da”.

 

Interesatu Zaitez