Estebanek Sánchezi esan dionez “Harremanak landu ezik legealdi hau erraza irudituko zaizu hurrengoarekin alderatuta”

Gaur egin den osoko bilkuran, Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio “kideak zaintzea” eta “gobernuko aliantzaren behin behineko josturak gehiago ez tenkatzea”

Estebanek Sánchezi esan dionez “Harremanak  landu ezik legealdi hau erraza irudituko zaizu hurrengoarekin alderatuta” 24Urtarrilak
2023
2023 UrtarrilaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Pedro Sánchezi aholkatu dio legealdia amaitzeko geratzen den aldian “parlamentuko kideak zaintzea”, bestela “ Parlamentua bihurtu den lorategi abandonatua zaindu ezik, eta aliatu izan ahal dituzun harremanak landu ezik, legealdi hau erraza irudituko zaizu hurrengoarekin alderatuta”.

Kongresuan, gaur Europako azken gailurrak eta Ukrainako gerrari aurre egiteko hartu diren neurriak aztertzeko Espainiako gobernuaren presidentearen agerraldiaren kariaz egin den osoko bilkuran, Estebanek presidentearen lehen hitzak entzutean egiaztatu ahal izan duenez Pedro Sánchezen begiak “hurrengo legealdiari begira daude”. Horren aurrean, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du alderdi ezberdinen arteko lankidetza izan dela, hauen artean EAJ-PNVrena, Legealdiak urtarrilean hirugarren urte betetzea ahalbidetu duena eta, horregatik, presidenteari erreklamatu dionez “parlamentuan ez itzazu piztu alderdi ideologikotik gobernuaren behin behineko aliantzaren josturak tenkatuko dituzten eztabaidak”.

Sánchezek legealdi amaierara begira ezarri duen markoan, Estebanek Espainiako gobernuari eskatu dio beste gai batzuen inguruan eztabaidatzea, EAJrekiko inbestidura akordioaren bidez konprometituta dauden arren ez baitira landu: Euskadi eta Kataluniaren egoera estatuan eta Estatuko burutzaren bortxa ezintasunaren erreforma. Gai bi horiek Euskal Taldeak proposatu zituen Diputatuen Kongresuan Konstituzioaren erreformari egin zizkion zuzenketen biez. “Aurrera egin nahi ez baduzu, gutxienez, eztabaidatu beharko duzu. Eta Legealdiaren azken urtea da horretarako momentu egokia”, esan dio Sánchezi.

Hain zuzen ere, Estebanek deitoratu duenez Espainiako gobernuko buruak “ez du irakurtzen jakin barne politika gaietan Espainia eta Frantziaren arteko gailurrak eskaintzen zion aukera”, iragan astean Bartzelonan egin zenak. “Egoera baretzeko aukera bikaina alferrik galdu duzu, Kataluniari keinu bat egiteko eta EAJrekiko inbestidura akordioa betetzeko”, esan du. Zentzu horretan kritikatu duenez Pedro Sánchezek ez du atzamar bat mugitu” Europan Euskadiren presentzia eta parte hartzea erraztearen inguruan hitzeman zuen konpromisoa betetzeko. Eta tamaldu du Espainiako gobernuak ez duela Kataluniaren edo Pirinioetako Elkargoaren ordezkaritza kontuan hartu, zeinaren presidentzia une honetan Urkullu Lehendakariari dagokion, gailur horretarako ordezkaritza osatzeko. “Estatuan bi patata bero dituzula aintzat harturik, egokia izango zen legealdi honetan halako keinuak egitea `procés-a amaitu da´ behin eta berriz errepikatu beharrean, eta hori probokazioa da irtenbidea bilatzea baino”, esan du Euskal Taldearen bozeramaileak.

Beste aldetik, Europari dagokionez, Estebanek Sánchezi aitortu dio “ikusmen eta kemen nahikoa” erakutsi dituela Europako Batasunak energiaren prezioak ezartzen dituen sistema aldatzeko beharra onar dezan edo Espainiako gobernuaren “konpromisoa” Next Funtsen sorrera lortzeko borrokan. Ukrainako gerraz, gaur hamaika hilabete bete direla, Estebanek Sánchezi baieztatu dio EAJ-PNVk babesten duela Ukrainako gobernuari alderdi humanitarioan zein militar eta finantzarioan laguntzeko politika, Europako Kontseiluak urrian adostu zuen erabakian jasotzen dena betez.

Nazioarteko politikan ere bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri ditu ekainean Melillako hesian gertatu zen masakrea eta Espainiako gobernuak Sahararen inguruan egin duen iritzi aldaketa, horren ondorioz PSOEK Europako Parlamentuak Marokoren kontra adostu zuen ebazpenaren kontra bozkatu baitzuen. “Espainia lotsagarri geratu da”, laburbildu du Estebanek PPk bozketan parte hartu zuela gogoratu ondoren. “Dena izan da Marokok muga kontrola dezan. Ez ezazu zuhurtzia nahastu auzokide boteretsuaren aurrean erakusten den ahultasunarekin. Horrela ez da bullying-arekin amaitzen”, esan dio presidenteari.

Melillan gertatutakoaz eta berotan egin diren kanporaketez Euskal Taldeak salatu du Espainiako gobernuak ez diola Europako Batasunari egia esan enbaxada eta kontsulatuetan asiloa eskatzeko prozedurari dagokionez. “Errealitatea da ezinezkoa dela Espainian asiloa eskatzea Araudia ez garatzeko erabakia hartu dutelako eskubide hau baliatzerik egon ez dadin (…). Egingarri egin ezazue asilo eskubidea”, erreklamatu du.

Azkenik, Estebanek aukera aprobetxatu du Espainiako gobernuari “eskua luzatzeko” Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministerioak aldebakartasunez eta euskal administrazioen kontra Vitoria-Gasteizen errefuxiatuak hartzeko proiektatzen duen makrozentroaren inguruan sortu den polemikaren aurrean. “Inbestidura akordioan hitzeman zenuen Eusko Jaurlaritzarekiko gatazkak desaktibatuko zenituela aurretik akordioetara iritziz.Hitz egitera gonbidatzen zaitut”.

Interesatu Zaitez