Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/05

Ertzaintzak Europako Segurtasun foroetan parte hartu ahal izatea eskatu dio Estebanek Rajoyri

Egin den kontrol bilkuran, bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuko Presidenteari galdetu dio Europan gaur egun dagoen segurtasunaz

rss Ezagutzera eman
Ertzaintzak Europako Segurtasun foroetan parte hartu ahal izatea eskatu dio Estebanek Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek berriz ere eskatu du Ertzaintzak Europako Segurtasun foroetan parte hartu ahal izatea "polizia integrala izanez, Schengen polizia delako".

Estebanek adierazpen hauek egin ditu Espainiako Gobernuari kontrola egiteko egin den bilkuran, Mariano Rajoyri Brexitari buruz ere galdetu diolarik.

Hain zuzen ere, jeltzaleen bozeramaileak Bretainia Handiak Europar batasunetik irtengo dela jakinarazteko bidali duen eskutitzaz hitz egin du eta gogora ekarri du May andreak "ekonomia eta segurtasuna nahasten zituen" idazki zatia "gutun horretan esaten zen merkataritzarako akordio on bat lortu ezean krimenaren kontra egiteko eta segurtasunerako dugun lankidetza ahuldu eta kaltetu egingo dela". "Harritu egin ninduen kontzeptu bi horiek nahastu izana, zuk ere ikus dezakezu une delikatuan aurkitzen garela Europan eta mundu mailan segurtasunari dagokionez" esan dio Estebanek Espainiako Gobernu buruari. Bozeramaile jeltzaleak zentzu berean adierazi duenez "denon eta segurtasun indar guztien arteko lankidetza behar da, eta hori barne mailan ere aplikatu behar da". Hori dela eta "Ertzaintza polizia integrala da eta beraz Schengen polizia izan behar da" gogoratu ondoren azpimarratu duenez "Europa mailan dagoen informazio guztia izan behar du eta Europako Segurtasun foroetan parte hartu behar du. Horrek erakunde markoari ere erantzungo lioke segurtasuna jokoan jarri nahi ez bada behintzat”.

Espainiako Gobernuko Presidenteak `gai horren inguruan hitz egin daiteke´ esanez eman dion erantzuna entzun ondoren, Aitor Estebanek zera esan dio "aipatzen duzun lankidetza hori errealitate bihurtu behar da hitz politetatik harago".

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr