Prentsa Aretoa

Berriak

2017/06/28

Ereagako hondartzan kirol-jarduerak egingo dira udako denboraldian

Jarduerak, Getxo Igeriketa Waterpolo Klubak koordinatuak, honako hauek izango dira: aisia eta kirol arloko jarduerak txikientzat, eta adin guztietarako talde-ibilaldiak eta aerobic eta paddle ikastaroak

rss Ezagutzera eman
Ereagako hondartzan kirol-jarduerak egingo dira udako denboraldian

ARGAZKIA JAITSI

Ereagako hondartza kirol eta aisia osasungarriko jardueren bitartez dinamizatuko da udako denboraldian. Jarduerak, Getxo Igeriketa Waterpolo Klubak koordinatuak, honako hauek izango dira: aisia eta kirol arloko jarduerak txikientzat, eta adin guztietarako talde-ibilaldiak eta aerobic eta paddle ikastaroak.

Aisia eta kirol arloko programa 4 eta 8 urte arteko umeentzat izango da. Astearteetan eta ostegunetan egingo da 18:30etik 19:30era uztailean zehar, eta eguneko 3€-ko kostua izango du (uztailaren 1ekoa izan ezik, doakoa izango baita). Bestalde, ibilaldiak doakoak izango dira, eta astelehenetan eta asteazkenetan egingo dira 10:00etatik 11:00etara. Gainera, egun horietan eta ordu berean doako aerobic klaseak emango dira. 

Ereagako jardueren eskaintza osatzeko, paddle surf klaseak emango dira astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara;   astelehenetan eta asteazkenetan, teknika eta erresistentzia hobetzeko klaseak; eta astearteetan eta ostegunetan SUP fitness klaseak, hau da, paddle surfa eta oholaren gaineko oreka-ariketak konbinatuta, core-a indartzeko. 10 saioko bonoa 40 € ordaindu beharko da nork bere ohola eramanez gero, eta 80 € alokatu behar bada. 

Programazioaren xehetasunak ezagutzeko, interesatuak harremanetan jar daitezke klubekin honako posta elektronikoen bitartez: getxoibke@gmail.com (igeriketa-kluba) eta clubnorthwindgetxo@gmail.com (paddle surf kluba).    

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/05/26 12:30

Barakaldoko EAJ-PNVren 120. urteurrena

12:00etan. Barakaldoko Batzokia (Paseo de los Fueros). Barakaldoko EAJ-PNVren 120. urteurrena. Ikurrinaren igoera eta aurreskua.

12:30etan. Herriko Plaza de Barakaldo. Ekitaldi politikoa. Hizlariak izango dira EAJ-PNVren EBBKo presidente Andoni Ortuzar eta Barakaldoko alkate andre Amaia del Campo

   Barakaldo 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA