Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/09

Emakumeek arteari eta kulturari egin dioten ekarpena egon da ikusgai, gaur Sabin Etxean emakume artistak, aktoreak eta musikariak batu dituen ekitaldian

300etik gora pertsona elkartu dira gaur `Begirada Ezkutua´ ekitaldian, talde jeltzaleak martxoaren 8a ospatzeko egin duen ate irekien jardunaldian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

300etik gora pertsona, gehienak emakumeak, batu dira gaur Sabin Etxean, ‘Begirada Ezkutua’ ekimenean, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere egoitza nagusian atzo ospatu zen “martxoaren 8a” egunaren kariaz egin duen ate irekien jardunaldian. Gaurko topaketarekin EAJ-PNVk bat egin nahi izan du Emakumeen Nazioarteko Egunean planteatu diren aldarrikapenekin, atzoko manifestaldiak eta elkarretaratzeak deitzean egin zuen modu berean. ‘Begirada Ezkutua’ izenburuko ekimen honen helburu nagusia zen emakumeek arteari eta kulturari egin dioten ekarpena ikusgaitzea, eta lortu egin du Txaro Arrazola,Lide Kaltzada eta Andrea Abalia artistei esker, Sol Maguna, Loli Astoreka eta Gemma Martínez aktoreei esker, Sustrai Akordeoi Taldea osatzen duten hamahiru emakumeei esker eta gaur Sabin Etxera hurbildu diren emakume eta gizon guztiei esker.

Gaurko ekitaldia 17:00etan hasi da Txaro Arrazola (Gasteiz, 1963), Lide Kaltzada (Busturia, 1977) eta Andrea Abalia (Bilbo,1984) artisten lanen erakusketa jeltzaleen egoitzaren beheko solairuan ireki denean. Hiru sortzaileek hitzaldi bat eskaini dute bertan 19:00etan Itxaso Atutxa BBBko buruak eta Alfre Elgezabal kazetariak aurkeztutako ekitaldian. Margolanen aurkezpenaren ondoren hasi da Lalulu Teatro taldearen ‘Tipos de tipas’ antzezlana. Sol Magunak, Loli Astorekak,eta Gemma Martínezek barre algara beste hausnarketa eragin dute ikusleen artean. Musikak eman dio amaiera Sabin Etxeko ate irekien jardunaldiari, hamairu emakumek eta gizon batek osatutako Elgoibargo Sustrai Akordeoi Taldeak eskaini duen kontzertuarekin.

“Atzo ere esan genuen Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin genituen 15 minutuko elkarretaratzeetan. Bihar esango dugu eta gaur errepikatzen dugu: berdintasuna –egiazkoa eta eraginkorra– pertsona guztiontzako funtsezko eskubidea da, balore ezinbestekoa da demokrazian biziko bagara eta faktore erabakigarria giza garapenerako eta Euskadiren garapen sozial eta ekonomikorako”, esan du Atutxak ekitaldia aurkezteko orduan. “Gaur eta hemen, emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata arrakala salatu nahi dugu. Ez dago arrazoirik, ziorik, kausarik, lan berbera eginda emakume batek gizonak baino gutxiago irabaztea justifikatuko duenik. Gaur ere salatu nahi dugu emakumeek XXI. mende honetan pairatzen jarraitzen duten indarkeria. Indarkeria matxista da genero desberdintasunaren adierazpenik bortitzena eta tragikoena. Soldata arrakala desagerraraztea eta indarkeria matxistaren kontrako borroka kate berberaren katebegiak dira, benetako berdintasuna lortzeko bidean aurkitzen ditugun harriak. Bide horretan, emakumeak ikusgaitzea, beren lana, beren ahalegina, beren talentua eta sormena, beren buru argitasuna eta gaitasunak ikusgai jartzeko lana da ezinbestean eraman behar dugun bidelaguna”, gaineratu du BBBko presidenteak.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA