Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/01

EiTB Focusek eginiko azken inkestaren arabera, Geroa Bai, berriz ere, Nafarroa gobernatzera hel liteke

Gizakerrek EiTBrentzat hauteskundeei buruz eginiko azken inkestaren arabera, UPNk bi eserleku galduko lituzke eta Uxue Barkosek zuzentzen duen koalizioak bere gehiengoa indartuko luke eta eserleku bi gehiago lortuko lituzke.

rss Ezagutzera eman
EiTB Focusek eginiko azken inkestaren arabera, Geroa Bai, berriz ere, Nafarroa gobernatzera hel liteke

ARGAZKIA JAITSI

13 eserlekurekin UPN izango litzateke Nafarroako Parlamentuko lehen indarra. Geroa Baik bere bigarren tokia indartuko luke eta oraingo emaitzak hobetuko lituzke eta bi legebiltzarkide gehiago eskuratuko lituzke. Osotara 11 parlamentari izango lituzke. EH Bildu eta PSN berdin geratuko lirateke 8 eta 7 legebiltzarkiderekin, hurrenez hurren. Unidos Podemos taldeak 3 galduko lituzke eta Izquierda-Ezkerra taldeak (I-E) bi irabaziko lituzke. Ondorioz, talde biak 4 ordezkarirekin geratuko lirateke. PP alderdia Parlamentutik desagertuko lirateke orain arteko bi eserlekuak galduz, eta Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzateke 3 eserlekurekin.

EiTB Focusek Iruñeko Udalerako udal hauteskundeetako emaitzez egin duen galdeketari dagokionez, hiriburuak orain arteko orekari eutsiko lioke aldaketa gutxirekin.

UPNk irabaziko luke baina zinegotzi bat galduko luke eta 9 zinegotzirekin geratuko litzateke. EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraituko luke eta Geroa Bai koalizioa hirugarren tokian geratuko litzateke, biak 5 zinegotzirekin. PSN alderdia laugarren geratuko litzateke 3 zinegotzirekin. Aranzadik zinegotzi bat galduko luke eta Ezkerra taldeak bat irabaziko luke eta,ondorioz, biak 2 zinegotzirekin geratuko lirateke. Ciudadanos Udalean sartuko lirateke ordezkari bakarrarekin.

 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA