Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/06

Egibar: “ETAk herri honi bakea zor dio eta barkamena eskatu behar dio egindako minagatik. Horretarako momentua iritsi da”

Bozeramaile jeltzalearen ustez, armagabetzeak ez du atzera bueltarik. Era berean, uste du ETAk euskal herritarrei azalpena zor diela, ea zergatik hartu zuen armak hartzeko erabakia eta zergatik erabaki duen orain armak uztea. “Bizikidetzarako eta normalizazio politikorako funtsezkoa da iraganeko jarduera injustuak kalifikatzea. Arrazoiketa garrantzitsua da, eta herritarrek jakin behar dute zergatik hartzen dituzten erabaki estrategiko horiek”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNV eta PSE-EEren legebiltzar-taldeek elkarrekin aurkeztutako proposamena onartu du, ETAren armagabetzearen inguruan. PP izan ezik, talde parlamentario guztiek babestu dute ekimena. Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du euskal gizarteak galdera garrantzitsuen erantzuna ezagutzeko eskubidea duela, adibidez, ETAk zergatik hartu ote duen orain armak uzteko erabakia, eta ez duela 15 edo 20 urte; borroka armatua eta politika bateraezinak ote diren, eta ez baldin badira, ea zergatik. “Arrazoiketa garrantzitsua da, eta herritarrek jakin behar dute zergatik hartu dituzten erabaki estrategiko horiek.  Bizikidetzak eta normalizazio politikoak iraganeko gertakari injustuak kalifikatzea eskatzen dute”, esan du. 

Egibarrek esan duenez, ETAk ez du bere behin betiko armagabetzea kudeatzen jakin, bost urte eta erdi igaro ondoren. Era berean, espainiar Gobernuak ez du armagabetze prozesua bermatu, ezta horretarako bidea zabaldu ere. “Espero dugu ETAk larunbatean asmatzea prozesua modu egokian amaitzen, ez baitu atzera bueltarik. Gainera, espero dugu horren ondoren talde armatua erabat desagertzeko eszenatoki bat egoki moldatu dezala. Ez Espainiako Gobernuak, ez beste inork, ez luke prozesu hori oztopatu beharko”, baieztatu du.  

Egibarren hitzetan, politikan aurretiaz parte hartu duten pertsonen azterketarekin bat eginda, nabarmentzekoa da “zein erraza den eta izan den armak hartzea, eta zein zaila uztea. Armak erabiltzea eta uztea ez da anekdota hutsa. Armak ez dira metal zati hutsak, burdina –Ezker Abertzaleko kide esanguratsu batek duela gutxi esandakoak gogora ekarriz-, sufrimendu eta min handia eragin duten tresnak dira”. Hori dela eta, bozeramaile jeltzaleak garrantzia eman dio armak uzteko erabakiari eta,era berean, horren testuingurua kontuan hartu beharra aipatu du. “Izan ere, indarkeria hori politikan eragiteko eta politika baldintzatzeko erabili dute”. 

Egibarrek azpimarratu du ETA pertsona batzuek sortu zutela, eta ez Euskal Herriak. “Ondorioz, barkamenaeskatu behar du eragindako oinaze eta atsekabeagatik. Horretarako momentua hori iritsi da. Garai politikoak nola kudeatuko diren jakitzea garrantzitsua da. Euskadiko bake prozesuan adiskidetzea eta normalizazio politiko osoa lortu behar ditugu”, amaitu du.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr