EBBk Joseba Díez Antxustegi izendatu du Eusko Legebiltzarreko talde jeltzalearen bozeramaile

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak bihar bertan Bakartxo Tejeria proposatuko du Eusko Legebiltzarreko presidenterako eta Ion Aiarza Euskal Ganberako Mahaiaren lehen idazkarirako

EBBk Joseba Díez Antxustegi izendatu du Eusko Legebiltzarreko talde jeltzalearen bozeramaile 13Maiatzak
MaiatzaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak gaurko bilkuran erabaki du Joseba Díez Antxustegi arabarra izango dela EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean duen Taldearen bozeramailea, legealdi berriari bihar bertan emango baitzaio hasiera Eusko Legebiltzarra eratzeko bilkurarekin. Díez Antxustegi Arabako zerrendaburua izan zen iragan apirilaren 21eko hauteskundeetan eta bozeramailetzan orain arte izan den Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarraren presidentea ordezkatuko du aurrerantzean. Halaber, jeltzaleen Aberri Exekutibak atzoko bileran berretsi zuen biharko osoko bilkuran Bakartxo Tejeria proposatuko duela Eusko Legebiltzarreko presidenterako. Ardura hori azken hiru legealdietan izan duelarik, Tejeria Gipuzkoako zerrendaburua izan da Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan. Hirugarrenez, EAJ-PNVk Ion Aiarza proposatuko du Eusko Legebiltzarreko mahaiaren lehen idazkarirako. Bizkaiko zerrendan hirugarren joan zen Aiarza apirilaren 21eko hauteskundeetarako.

Joseba Díez Antxustegik 31 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziaduna da (EHU/UPV). Politikagintzari dagokionez legebiltzarkide izan da 2019ko ekainetik irailaren 2023ra bitartean, eta gaur egun EAJ-PNVren bozeramailea da Arabako Batzar Nagusietan (egungo legealdiaren hasieratik). Asparrenako alkatetzarako hautagaia ere izan zen 2023ko udal hauteskundeetan (gaur egun hango zinegotzia da). Vitoria-Gasteizen jaioa, Díez Antxustegik bost urte zituela familia osoa Araiara joan zen bizitzera, Asparrenara. Antxustegiren hitzetan “oso zoriontsua” izan da bertan. Herriko eskola publikoan ikasi zuen. Arabako Lautadako herri honetan aurkitzen du babesa familiaren baitan eta betiko lagun eta kuadrillarekin. Díez Antxustegik bi pasio handi aitortu ditu: politika eta kirola. Futbolzale petoa da eta 8 denboralditan Deportivo Alavés taldearen behe mailako kategorietan aritu zen. Ziurtatu duenez, han irakatsi zioten esfortzuaren eta diziplinaren balioa, bere bizimoduan aplikatzen baititu biak. Futbola ez du baztertu eta Araian jarraitzen du praktikatzen, Alipendi taldeko atezain gisa.

Interesatu Zaitez