Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/18

EAJrentzat “bereziki larria” da PPk “Senatua erabili izana gobernuen arteko konpromiso bat atzera botatzeko”

Hobetuzen bitartez lana sustatzeko programentzako funtsei uko zergatik egiten dioten azal dezala exijitu dio Maria Dolores Etxanok Euskadiko Alderdi Popularrari.

rss Ezagutzera eman
EAJrentzat “bereziki larria” da PPk “Senatua erabili izana gobernuen arteko konpromiso bat atzera botatzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearentzat “bereziki larria” da PPk “Senatua erabili izana gobernuen arteko konpromiso bat atzera botatzeko”, Lanbiderentzat zuzendutako funtsen kontrako emendakinaren harira. Maria Dolores Etxanok gogoratu duenez, ‘popularrek’ emendatutako diru partida, Euskadiko Lan Zerbitzuarentzat 26,6 milioi euro aurreikusten zuena, ez da aurrekontuetarako akordiotik eratorritakoa, baizik eta “abenduaren 29an Cristobal Montoro Ministroak eta Pedro Azpiazu Sailburuak sinatutako protokolo baten emaitza da”.

Protokolo hau ez betetzea “arduragabekeria” dela esan ostean, senatari jeltzaleak Hobetuzen bitartez lana sustatzeko programa espezifikoentzako funtsei uko zergatik egiten dioten azal dezala exijitu dio Euskadiko Alderdi Popularrari. Honez gain, PPk Euskadirentzat onak diren inbertsio guztiak mantenduko zituela eta bakarrik EAJrentzat onak direnak emendatuko zituela Iñaki Oyarzabalek egindako adierazpenak azaltzeko exijitu die. “Emendakin hauek erakusten dutena da PPk I+g+b politiketan eta prestakuntza eta lana sustatzeko inbertsioak egiteko politiketan interes gutxi duela”.

Etxanok Kongresuan onartu ziren Aurrekontuak goraipatu ditu, 2018 eta 2019rako pentsioen gehikuntzarekin, alarguntasun pentsioak arautzeko oinarria %56tik 60rako  igoerarekin eta Euskal Agendako gaiak txertatzen zituena, horregatik Goi Ganberan bere horretan mantentzearen alde egin du. Bere iritziz, emendakin hauekin EAJ zigortu egin nahi izan du PPk, baina prisak eta mendeku goseak eraginda “akatsez beteta” aurkeztu dituzte. Horrela, Senatuko Mahaiak Talde Popularrak aurkeztutako emendakin bat atzera botatzeko EAJk egindako eskaera onartu ez izana gaitzetsi du; hain zuzen ere, ‘popularren’ hutsegite baten ondorioz BIMEPi aurrekontuan aurreikusten zitzaizkion bost milioietatik sei milioi kenduko lizkioketen bi emendakinen bitartez. “Aurrekontuen partidak gainditzen dituzten emendakinak ez lirateke tramitera onartu behar. Kasu honetan, 5380 zenbakidun emendakinak, itxuraz kopuru berberari ematen dio alta eta baja, baina ez da erreala, ez dagoelako aurrekontu partida nahikorik”.

Senatuan PPk duen gehiengo osoak emendakin hau eta beraien beste guztiak onartzea ahalbidetu duenez, Etxano senatariak EAJ “gainontzeko Taldeen babesa lortzen saiatuko” dela aurreratu du, “bereziki Euskadiko ordezkariena, emendakin hauek ez ditzan Kongresuak berretsi”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/22 08:30

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA