Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/12/20

EAJ-PNVrena izango da Diputatuen Kongresuan ordezkaritzarik handiena izango duen euskal taldea

Talde jeltzalea 5 diputatu izatetik 6 izatera igaroko da: “Kanpainan esan ziguten moduan garrantzirik gabeak izan beharrean, gure eserlekuek indar politiko esanguratsua izango dute” baieztatu du Ortuzarrek.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, oso balorazio ona eman die EAJ-PNVk hauteskunde gau honetan eskuratu dituen emaitzei. Gaurko hauteskundeetan talde jeltzaleak aurreko legealdian baino diputatu bat gehiago lortu du eta Diputatuen Kongresuan 5 ordezkari izatetik, 6 izatera igaro da. “Gure posizioari eutsi diogu eta eserleku bat gehiago lortu dugu”, esan du; eta hori dena lortu dugu “euskal panorama politikoan alderdi politiko berriak agertu diren arren”. “EAJ-PNV finkatu egin da eta Madrilen Euskadiren ahotsa izaten segituko dugu” baieztatu du. Ortuzarrek azaldu duenez “emaitza globalak ikusita, gure sei eserlekuak, kanpainan esan bezala garrantzirik gabeak izan beharrean, oso indar politiko esanguratsua izango dute”.

 “Euskadi ezberdina da eta ezberdin bozkatu du” azpimarratu du jeltzaleen agintari gorenak berak zuzentzen duen taldearengan konfiantza jarri duten milaka herritarrei beren botoa eskertu ondoren. Gaineratu duenez, boto hori eman da “espainiar politikagintzan gauzak alda daitezen”. ”Ez dugu esaten gobernuan nork egon beharko duen, baizik eta nola gobernatu beharko den” adierazi du. Ortuzarrek azaldu duenez datuek argi eta garbi erakutsi dute amaitu dela Madrilen orain arte politika egiteko ezagutu dugun moldea” eta “ezinbesteko egiten dira elkarrizketa, akordioa eta gardentasuna. Eta horiek ez dira eman Madrilgo orain arteko politika bipartidistan”. Presidentearen esanetan EAJ-PNVk “zerumuga berri horretan parte hartuko du Euskadiren alde lan egiten segitzeko. Estatus juridiko politiko berriak euskal erakundeen agendan ez ezik, Espainiar erakundeen agendan ere egon beharko du” aurreratu du.

EBBren presidenteak ongi etorria eman dio Podemos taldeari “Euskal auziarekin sentsibilitatea erakutsi duen talde politikoa da. Une honetan garrantzitsuena da euskal agendarekiko erakutsi den sentsibilitate hori berori Podemoseko agintariek Diputatuen Kongresuan ere erakustea” esan du. Era berean aipatu duenez “PPk eta PSOEk EAEn indarra galdu dute”, EH Bilduri buruz gogoratu du “orain dela lau urte irabazle gisa agertu zela” eta Ciudadanos taldeak Euskadin “danbateko itzela” jaso duela esan du.

Ortuzarrek esan du berak ez duela uste gaur gaueko hauteskunde emaitzak euskal egoera politikora eraman behar direnik. Dena dela, argi esan duenez “EAJ-PNVk emaitza horiek kontuan hartuko ditu eta politika egiteko modu zehatz batekin daukan konpromisoa berresten du, hau da, hiritarrengandik hurbil egindako politika gardena eta elkarrizketan eta akordioan oinarritua” amaitu du.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/23 11:30

Lurralde Jareetako udak eta foru hauteskundeen hautagaitzen aurkezpena

Parte hartzaileak: EBBren presidentea, Andoni Ortuzar; ABBren presidentea, José Antonio Suso; Arabako Ahaldun Nagusirako hautagai, Ramiro González; Lurralde Jareetako hautagaitzaren zerrenda buru den Pilar García de Salazar.

   Bea Plaza. Murgia (Araba) 

2019/03/24 11:30

Txorierriko udal eta foru hautagitzen aurkezpena

Parte hartzaileak: BBBren presidenta, Itxaso Atutxa; eta lurraldeko alkatetza guztietarako hautagaiak. 

   Lehendakari Agirre Plaza. Zamudio (Bizkaia) 

2019/03/24 11:30

Arrasateko udal hautagaitzen aurkezpena

Parte hartzaileak: GBBren presidentea, Joseba Egibar; Diputatuen kongresuko EAJ-PNV Euskal taldearen bozeramailea, Aitor Esteban; Gipuzkoako Ahaldun nagusirako hautagai, Markel Olano, eta Arrasateko alkatetzarako hautagai den María Ubarretxea. 

   Seber Altube plaza. Arrasate (Gipuzkoa) 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA