EAJ-PNVren ordezkariek parte hartu dute Bilbon pentsio duin eta bidezkoen alde ospatu den manifestazioan

“Mugimendu honen aldarrikapenek bat egiten dute gure proposamen politikoarekin, gure elkartasauna adierazteko etorri gara”, esan du Barandiaranek

EAJ-PNVren ordezkariek parte hartu dute Bilbon pentsio duin eta bidezkoen alde ospatu den manifestazioan 17Martxoa 17 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren ordezkaritza zabal batek parte hartu du Bilbon pentsio duin eta bidezkoen alde ospatu den manifestazioan. Bertan izan dira Euzkadi Buru Batzarreko burukideak diren Mireia Zarate, Joseba Aurrekotxea eta Iñaki Txueka; Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Bizkai Buru Batzarreko burukideak diren Josune Gorospe, Miren Araneta eta Jon Andoni Atutxa; eta Iñigo Barandiaran, bozeramaile jeltzalea Toledoko Itunean, besteak beste. “Manifestazio honetara etorri gara EAJren izenean gure elkartasuna adierazteko mugimendu sozial honi. Bere aldarrikapenek bat egiten dute gure irizpide eta ekimen politikoarekin. Pentsioek IPC-aren bitartez eguneratuak izan behar dira eta 23/2013 legea baliogabetua izan behar da”.

Interesatu Zaitez