EAJ-PNVren Ohiko Aberri Batzarrak gehiengo absolutuz aukeratu ditu EBBren 8 burukide berriak

EAJ-PNVren Ohiko Aberri Batzarrak gehiengo betez aukeratu ditu hurrengo lau urteotan Euzkadi Buru Batzarra osatuko duten 8 burukide berriak. Erabaki hau Euzko Alderdi Jeltzaleak, asteburu honetan zehar, BEC-en burutzen ari den VI Batzar Nagusiaren baitan hartu da. Roman Berriozabal Batzar Nagusiko Mahaiburuak esan duenez, honakoak dira zortzi burukideak:
EBB berria
14 Urtarrila | Berria

ALONSO SANTAMARIA, Nekane

Santutxuko Uri Erakundeko Alderdikidea (1979).  47 urte.

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian Lizentziatua (Bilbo).

Deustuko Unibertsitatean Itzulpengintza Masterra (Bilbo).

2007 urtetik Berdintasuna, Lankidetza eta Hiritartasuna Arloko Zinegotzi arduraduna, gaur egun betetzen duen kardu bera.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahalduna.

 

AURREKOETXEA BERGARA, Joseba

Portugaleteko Uri Erakundeko alderdikidea  (1976). 51 urte.

Zuzenbidean lizentziatua.

Gizarte Politikan eta Gizarte Zerbitzutan aditua (Deustuko Unibertsitatea).

Frantses hizkuntzaren ezagupenak. Eusko legebiltzarkide ohia.

Portugaleteko Udaleko Zinegotzi ohia.

Bizkai Buru Batzarreko kide ohia .

Euzkadi Buru Barzarraren burukidea (2004-2011).

  

BILBAO IBARRA, Lorea

Dimako Uri Erakundean alderdikidetua (2000). 43 urte.

Ingelesa eta italiera.

Euskal Filologian  eta Antropologia soziokulturalean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkide ohia.

 

GARCIA DE SALAZAR OLANO, Pilar

Abendañon afiliatua (1976). 52 urte.

Zuzenbidean lizentziatua. Euskal Ikastetan Lizentziatua.

Araba Buru Batzarraren burukidea.

Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea.

 

GOIKOTXETA GONZALEZ, Iñaki

Galdakaoko Uri Erakundeko alderdikidea (1987). 56 urte.

Zuzenbidean lizentziatua / Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua

Ingelesa eta frantsesa.

Abokatua.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko Irakaslea.

EBBren burukidea (2007-2011).

 

MEDIAVILLA AMARIKA, Koldo

Algorta_Getxoko Uri Erakundeko Alderdikidea (1977). 50 urte.

Kazetaritza ikasi zuen EHUn.

Lehendakaritzako Idazkari Nagusi ohia Bizkaiko Foru Aldundian.

1995 eta 2011 artean Euskal Irrati Telebistako Batzarkidea.

Gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari ordea. 

 

OLAIZOLA ZUBILLAGA, Aitor

Irungo Uri erakundeko alderdikidea  (1983). 48 urte.

Informatikan ingeniaritza.

Ingelesa eta frantsesa.

SOS DEIAK-eko Herrialde Burua.

Gipuzko Buru Batzarraren burukide ohia (1991-1995, 2004-2007).

Euzkadi Buru Batzarraren Burukidea (2007-2011).

 

SAENZ DE SAMANIEGO, Gonzalo

Samaniegoko Uri Erakundeko alderdikidea  (1999). 45 urte.

Enologoa.

Samaniegoko alkate ohia (1991-1999).

Samaniegoko Uri Erakundeko Lehendakaria.

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Sailburu ohia.

 

 

PARTEKATU