EAJ-PNVren eskaintza “alternatiba zentzuduna” da Espainian nagusi diren eskuindarrekoen estremismoaren eta ezkerrekoen erradikalismoaren aurrean

Ortuzarrek Alderdi Popularraren zinismoa salatu du, lau urtetan zapalketa lana egin ondoren, Lehendakariari kasurik egin gabe eta Euskal Autogobernua erasotzen aritu ondoren, egonkortasunaren eta moderazioaren aitzindari gisa datorrelako: “Rajoy, Alonso eta Maroto ez dira konponbidea, arazoa dira”.
EAJ-PNVren eskaintza “alternatiba zentzuduna” da  Espainian nagusi diren eskuindarrekoen estremismoaren eta ezkerrekoen erradikalismoaren aurrean IKUSI BIDEOA
23 Ekaina | Araba

EAJ-PNV da  “alternatiba zentzuduna” datorren igandean eskuindarreko estremismoei eta ezkerreko erradikalismoei aurre egiteko dagoen “alternatiba zentzudun” bakarra. Hori da Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, talde jeltzaleak gaur arratsaldean Laudion ospatu duen ekitaldi politikoan zabaldu duen mezua. Ortuzarren ondoan, ekitaldiko beste hizlariak izan dira batera Iñigo Urkullu lehendakaria; Diputatuen Kongresurako arabar zerrendaburu Mikel Legarda  eta Almudena Otaola Senaturako arabar hautagaia.Ortuzarrek euskal hiritargoari ohartarazi nahi izan dio Alderdi Popularra eta Unidos Podemos taldea  politikaren mutur banatan dauden arren Euskadin helburu berbera dutela “birzentralizazioa” izena daramana. 

Ortuzarrek, alde batetik, Alderdi Popularraren jarrera gaitzetsi du “lau urteko zapalkuntzaren ondoren”, “orain eurak omen dira moderazioa bermatzen dutenak, erradikalen aurrean segurtasuna bermatzen dutenak”. Jeltzaleen buruak Alonsok eta Marotok euskal herritarrei egiten dieten proposamena kritikatu du “eta ostiralero, unean uneko ministroen kontseilua amaitutakoan, beren errezetak aplikatu izan dizkigute  gure gaixoa sendatzeko botika balitz bezala; Mozal Legea, LOMCE, lan erreforma, eskua pentsioen itsulapikoan sartu dute, farmaziako kopagoa inposatu dute, gure segurtasuna zaintzeko lana egiten duten ertzainen promozio berria errekurritu dute, lau urtetan Lehendakariaren proposamenei kasurik egin gabe; herri honek behar duen bake eta bizikidetza plana kolokan jarri dute” “Zer pentsatzen dute? Hiritargoa ergela dela?” Deitoratu die Ortuzarrek  “Jakin badakigu nor diren eta zer ordezkatzen duten. Foronda itxi dutenak izan dira. Garoña zabaldu dutenak. Trebiñuri adieraztea eragozten diotenak. Funtziotan diren berberak dira. Funtziotan baina eskubideak murrizten, funtziotan  baina euskal autogobernuaren kontra direnak eta ez direnak errekurritzeko. Alonso, Maroto eta PP ez dira konponbidea, arazoa dira. Beraien erruagatik euskal hiritargoaren zati bat botoa erradikalizatzeko aukera pentsatzen ari da. Horiek kanpoan utzi behar dira” esan du jeltzaleen buruak.

Ortuzarrek era berean aipatu ditu Podemosekoak. “Horiek  `besteak´ dira, mundua biraka hasi zela uste dute beraiek heldu zirenean. Horiek esaten dute dena aldatuko dutela eta zoriontsu egingo gaituztela betiko. Baina ez dute esaten nola egingo duten”. EBBren presidenteak bertaratu guztiei eskatu die “kamaleonismo politikoaz” ez fidatzeko “diskurtsoa komeni zaienean aldatzen dutelako”. “ Hemen, esate baterako, erabakitzeko eskubidea defendatzen dutela esaten dute eta Espainian patriotak dira. Espainian esaten dute hemengo moduko oinarrizko errenta ezarriko dutela, baina kopuru txikiagoarekin; eta hemen, Euskadin, RGI kritikatzen dute eskasa delakoan” argudiatu du. Gaineratu duenez “inoren sentimenduekin jolasten dute. Jendearen ilusioekin jolasten dute beren aginduak inoiz beteko ez dituztelako jakin dakiten arren. “Gustatuko zitzaidan Pablo Iglesiasi ‘Viva la Guardia Civil, el Ejército y la Policía’ esaten entzutea, Malagan esan zuen moduan”. Bien bitartean “Euskadin ikurrina musukatzen du”. “Ez nintzateke harrituko bihar, kanpaina ixteko momentuan espainiar bandera musukatuko balu….Konpensatzeko egingo du,seguruenik” iragarri du.

Iñigo Urkullu lehendakariak, bere aldetik esan du Euskadik hazten segi dezan eta kalitatezko lanpostuak sortzen jarraitzeko  EAJ eredua babestu behar dela: “arazoei aurre egiten diena konponbideak lortzeko; erakundeen eta enpresen arteko solaskidetza eskaintzen duena eta hezkuntza eta Lanbide Heziketa babesten dituena, politika ekonomiko eraginkorraren bermatzaile gisa. Hori da, zalantzarik gabe, igandean babestu behar den eredua” esan du argi bezain sendo. Beste behin ere, lehendakariak Eusko Jaurlaritzak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak  euskal industria sektorearen alde egiten duten apustua berretsi du eta politika industriala egin behar dela azpimarratu du, hau da, Euskadin enpresen alde eginez, Bruselan anti-dumping politikekin eta Madrilen politika energetikoaren. “Aiara industria da. Handiak, ertainak eta txikiak daude. Merkataritza, familien enpresa txikiak, profesionalak eta autonomoak. Enpresak inbertitzen badu, berrikuntzaren aldeko eta merkatu berrien aldeko apustua egiten badu, etorkizuna bermatuta dago. Enpresak inbertitzen badu eta enplegua sortzen badu, gazteriak aukerak izango ditu eta etorkizunerako planak egingo ditu” azaldu du.

 Urkulluk zentzu berean azpimarratu nahi izan du EAJ-PNV dela “politika ekonomikoaren” sinonimoa “politika industrialaren eta politika energetikoaren sinonimoa; eta hori dena euskal agenda da. Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzeak esan nahi du Espainiar Gobernuak mahai gainean izango dituela Euskadiri interesatzen zaizkion gaiak. Hori dena egongo da jokoan igandean. Euzko Alderdi Jeltzaleari emango zaizkion botoak erabakigarriak izango dira“ azpimarratu du. “Indarra eta segurtasuna behar dugu Autogobernuaren zerbitzura. Indarra eta segurtasuna Estatu nazio anitza birsortzeko eta Euskadiren aitortza irabazteko. Indarra eta segurtasuna espainiar politikak baldintzatzeko. Indarra eta segurtasuna erabakigarri izateko. Indarra eta segurtasuna Euskadiko interesen defentsan. Euzko Alderdi Jeltzalearen aldeko botoa da industriaren eta enpleguaren alde dagoena, autogobernuaren alde , Herri honen alde dagoena” amaitu du.

Diputatuen Kongresurako arabar zerrendaburu Mikel Legardak, bere aldetik, Araba eta Euskadiko hautesleriari zuzendutako deia egin du igandean hautestontziak “boto berdez” betetzeko. Legardak era berean eskatu duenez “ A-20an botoa eman zigunari eskatu nahi diogu aukera hori berrets dezan eta botoa hauteskundeen arabera aldatzen duenari eskatu nahi diogu oraingoan EAJ babestea”. “EAJk baino ez dituelako hemengo interesak defendatuko, bidesaririk gabe, frankiziarik gabe”. Hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez “EAJ bozkatu behar da Madrilen indartsu egoteko eta eragiteko ahalmen handiagoa izateko, berriz ere porrota eman ez dadin eta  porrot horren erantzuleak zigortzeko, Euskadi kontuan izan dezaten, mahai gainean Euskal Agenda jartzeko”. Legardak era berean esan duenez EAJren aldeko botoarekin “Herria oinarritik” eraikitzen dela “auzoz auzo, pertsonen zerbitzura, aukera berrien eta kalitatezko enpleguaren zerbitzura”. “EAJ bozkatzea- esan du-  Herri hau altxatu dugunon alde bozkatzea da, eguneroko lanarekin eraiki dugunon alde egitea. EAJ bozkatzea urdin eta laranja kolorekoei, gorri eta moreei gol berde  eta borobila sartzea da”.

Jaioterritik kilometro batzuetara, Senaturako Arabar hautagai Almudena Otaolak babesa eskatu du “ agun bakoitza konbentzitzeko, senide eta ezagun bakoitza konbentzitzeko” “EAJrengan konfiantza izatea egonkortasun eta onbideratze bermea dela erakusteko. Etorkizun bermea. Elkarrizketa bermea, benetako politika egiteko, letra larriz idatzitako politika egiteko”.

PARTEKATU