EAJ-PNVren EBBk I-27ko Catalunyar Hauteskundeez egiten duen balorazioa

EAJ-PNVren EBBk Catalunyar herri osoa zoriondu nahi du, atzoko hauteskundeetan erregistratu den parte hartze handiagatik. Hauteskundeak normaltasun giroan egin ziren eta gizalegea izan da nagusi, kanpaina nahiko zikina izan den arren. Hauteskundeetako irabazle argia izan dena ere zoriontzen dugu, Junts pel Sí koalizioa.
EAJ-PNVren EBBk I-27ko Catalunyar Hauteskundeez egiten duen balorazioa IKUSI BIDEOA
28 Iraila | EBB

Hauteskundeek utzitako emaitzek agerian uzten dute catalunyar gizartearen heldutasun maila, eta argi eta garbi erakusten dute beren etorkizun politikoa askatasun osoz erabaki nahi dutela. Zentzu horretan ere, atzokoan ospatu ziren hauteskundeak ez dira orain arte egindako bidearen amaiera, baizik eta prozesu baten abiapuntu eta hasiera. Hainbatetan erakutsi izan den moduan, eta atzokoa horietako bat izan zen, prozesuak behar besteko abala badu aurrerako bidea egiten segitzeko.

Geure egiten ditugu Mas President jaunaren hitzak, hauteskundeetako garaipen hau Catalunyaren barruan eman beharko den integrazio eta kohesio barruan, eta Espainia eta Europarekin adeitasun eta elkartasun giroan kudeatzen jakingo dutelakoan.

Gobernu Zentralari eta Alderdi Popularrari eskatzen diegu 180 graduko biraketa eman dezatela, herrialdeen auzi hau jorratzeko duten moduan, edo, hobeto esanda, gai hau “ez jorratzeko” duten moduan. Catalunya eta Euskadi ez dira oraingo Espainiar Estatuarekin identifikatzen, azken honek ez dituelako euskal eta catalunyar nazio nortasunak onartzen, ezta izaera honek ematen dien eskubide politikoak ere.

Estatuko gainerako Alderdiei eskatu nahi diegu hausnarketa sakona egin dezatela Catalunya eta Euskadiri begiratzeko duten moduan. Ez bakarrik gure nazio bi hauetan, egunetik egunera, garrantzia eta indarra galtzen dutelako, baizik eta, batez ere, beren Estatu ereduaren eta euskal eta catalunyar gizartearen nahi eta legezko asmoen artean gero eta distantzia handiagoa dagoelako. Erantzuna ezin liteke izan beste alde batera begiratzea, edo ez ikusiarena egitea, edo nazio sentimenduak ukatzea edo debekatzea. Guztiz alderantziz. Beren Estatua mantendu nahi badute, marko juridiko-politiko berria sortzeari ekin beharko diote, Euskadi eta Catalunya herrietako nazio nortasunaren aitortzan oinarrituta, eta Herri biek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea aitortuta, berme demokratiko guztiekin, hau da, bere garaian Quebec-en edo Eskozian egin izan den bezala.

EAJ-PNVk berretsi egiten ditu Euskadin euskal autogobernurako estatus politiko juridiko berria lortzeko hasitako bidean emandako urratsak.

PARTEKATU