EAJ-PNVren adierazpenak bart gauean Parisen erregistratu zen sarraskiaren aurrean

Le lehendakari, les députés généraux d'Araba, Bizkaia et Gipuzkoa, et le président de l'Association des communes basques (EUDEL), ont réalisé une déclaration pour la défense de l‘Accord économique et du Quota, basée sur trois idées principales:
EAJ-PNVren adierazpenak bart gauean Parisen erregistratu zen sarraskiaren aurrean
14 Azaroa | EBB

Bart gauean Parisen erregistratu zen sarraskiaren aurrean, EAJ-PNVk zera adierazi nahi du: 

1. Gure gaitzespenik erabatekoena eta sendoena atzo gauez, Parisen, 120 pertsona errugaberen heriotza eragin zuten ekintza terroristen aurrean. Indarkeria, dela yihadista, dela beste arrazoi batek eraginda, ezin da sekula ere justifikatu. Hala erakutsi digu Historiak hainbat momentutan eta Lur Planetako toki guztietan. Euskal hiritarrok ere bagara, zoritxarrez, egiaztapen horren lekuko.

2. Gure elkartasun eta hurbiltasuna biktima guztien senide, lagun eta hurbileko pertsonei. Horiek babestea, elkartasuna ematea eta doluminean laguntzea da, une honetan, Frantziar gizarte osoak eta europar hiritar guztiek derrigorrezko dugun ataza.

3.  Europar Batasunak, gaur inoiz baino gehiago, euskal hiritarrak mundu mailako bake, askatasun eta demokrazia erreferente bihurtzera ekarri gaituzten baloreak aldarrikatu eta aldeztu behar ditu. Terrore ekintza hauen aurrean erantzun bakarra dago: demokrazia sendoagoa, bake finkoagoa eta askatasun handiagoa.

4. Aldi berean, premia bizikoa da europar agintariek Batasuna osatzen duten Estatu eta erregio guztietan segurtasun eta ikerketa lanak indartzea, talde eta persona bortitz hauek eta, aldi berean, armak eta finantzaketak ematen dizkieten horiek guztiak geldiarazteko. Legearen zama osoa jarri beharra dago hurkoak erailtzeko eta hiltzeko prest dagoen guztien gainean.

5. Beharrezko dugu segurtasun alorretik ere erantzun bat ematea, baina horrek ezin du inola ere gainditu legeei zor zaien errespeturik zorrotzena eta, bereziki, emakume eta gizon guztiok ditugun eskubideei dagokienez. Zentzu honetan, EAJ-PNVk euskal gizartea deitzen du gizarte talde zehatz batzuk seinalatzeko edo gertakari honen errua leporatzeko tentaldian eror ez dadin, basakeria honen errudun izatetik urrun egonda ere, beraiek baitira zentzugabekeria honen kalteturik nagusienak. Gizarte bidezkoagoa, integratuagoa, gardenagoaren alde egitea, arrazakeria eta xenofobiarik gabeko gizartea eraikitzeko lana da bakearen eta askatasunaren alde egitea. Lan hori gu guztion eginkizuna eta ardura da, pertsonena zein botere publiko guztiena.

6. Amorru eta harridura une hauetan, komenigarria da gogoratzea euskal hiritargoaren gehiengoa, europar emakume eta gizon gehienak fanatismoaren eta indarkeriaren aurrean bakea, askatasuna, demokrazia, hitza eta bizikidetza jartzeko prest gaudela. Azken finean, ankerkeria hau irmotasun osoz borrokatzeko, baina beti gizatasuna eta humanismoa oinarri hartuta.

 

Euskadin, 2015eko azaroaren 14a

Euzkadi Buru Batzarra

Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco

PARTEKATU