Prentsa Aretoa

Berriak

2016/10/05

EAJ-PNVk PSE eta EH Bildurekin egingo du bigarren harreman txanda, Jaurlaritza sendo eta egonkorra osatzera begira

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek baieztatu duenez elkarrizketen bigarren txanda honetan “egiturazko akordioak eta unean uneko akordioak lortzeko helburuak bereiztuko ditugu”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk Euskadiko Alderdi Sozialistarekin eta EH Bildurekin jarriko du abian harreman txanda berria ahalik eta Eusko Jaurlaritzarik sendoena eta egonkorrena osatzea helburu. Hala iragarri du gaur goizean Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Sabin Etxean atzo amaitu zen lehen elkarrizketa txandaren balantzea egiteko eskaini duen prentsa aurrekoan . Ortuzarrek era berean iragarri du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin beste harreman txanda hasiko dutela Eusko Legebiltzarreko organoen osaketa kudeatzeko eta beharko diren izendapenak egiteko.

Ortuzarrek baieztatu duenez PSEk eta EH Bilduk “oro har, gai guztietaz hitz egiteko jarrera irekia “ erakutsi dutela, Elkarrekin Podemos eta Partido Popularrak “ gobernagarritasun ardatzetatik kanpo” geratzea hobetsi duten bitartean, “baina elkarrizketarako eta unean uneko akordioak adosteko prest”. Egoeraren balantze honen aurrean, eta legebiltzarrak planteatzen duen aritmetikari begira, EAJ-PNVk bere burua aurkeztuko du, gainerako indar politikoek hala onesten badute “elkarrizketen bigarren txandara igarotzeko, egiturazko akordioak lortzeko helburua eta unean uneko akordioak lortzeko helburua elkarrengandik bereiztuz”, esan du EBBren presidenteak. Bigarren txanda honen hasiera data ezarri gabe dago oraindik . EAJ-PNVk oraindik ez du PSE eta EH Bildurengandik jaso aurkeztu zitzaien agiriaren erantzunik.

Ortuzar pozik agertu da orain arte egin diren lau bileretan “oro har, indar politiko guztien aldetik borondate ona eta irekitasuna” nagusitu delako “Euskadin erakundeei egonkortasuna emateko helburuarekin”. “Intentsitate maila desberdinak eman dira eta batzuekin antzekotasun handiagoak izan ditugun modu berean, besteekin identifikazio puntu txikiagoak izan ditugu; baina alderdi guztietako ordezkariek adierazi dute akordio zabalak lortzeko borondatea, gure Herriaren etorkizuna josten lagunduko digutenak. Inorengan ez dugu antzeman elkarrizketari uko egiteko asmoa, eta horixe da guk azpimarratu eta eskertzen dugun datua”, baieztatu du jeltzaleen buruak.

Ortuzarrek EH Bildurekiko harremanei buruz aitortu duenez “gure talde bion arteko harremanak mesfidantzak eta desadostasunak zamatu dituzte, eta horrek elkarrizketa eraginkorra izatea eragotzi digu orain arte. Alderdi biok dakigu gauza askok banatzen gaituztela, bereziki bake eta bizikidetza alorreko diagnosian eta eman beharreko urratsei dagokienez,baina lehengo egunean egiaztatu ahal izan genuen biok argi eta garbi ikusi dugula elkar ulertzen saiatzeko ordua iritsi dela eta, batez ere, diagnosi komuna lortzeko urratsak eman behar ditugula. PSErekin izandako bilerari dagokionez, EBBren presidenteak azpimarratu du “Euskal Erakundeei egonkortasuna emateko jarrera argia, aurreko legealdian Eusko Legebiltzarrean eta Aldundi eta Udaletan lortutako akordioen ildo beretik”. Dena dela, ildo beretik aitortu duenez “ gure bion arteko harremanetan gune gris batzuk daudela, hau da, zehaztu gabekoak –estatus berriaren ingurukoak, esate baterako– eta etorkizunera begira elkarrizketa ariketa sakona egin beharko dugu.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA