EAJ-PNVk Kongresuko talde parlamentarioa eta sei senatari mantenduko ditu abenduaren 20ko emaitzak hobetu ondoren

Andoni Ortuzarrek espainiar estatuko indar politikoei eskatu die “euren jarrera goitik bera alda dezatela”, izan ere, ekainaren 26ak utzi duen aritmetika abenduko hauteskundeek “utzi zuten beste edo nahasiagoa” baita
EAJ-PNVk Kongresuko talde parlamentarioa eta sei senatari mantenduko ditu abenduaren 20ko emaitzak hobetu ondoren IKUSI BIDEOA
26 Ekaina | Berria

Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaurko jardunaldian EAJ-PNVk lortu dituen emaitzak positiboki baloratu ditu. “Emaitzek erakusten dute gure esfortzua ez dela alferrikakoa izan, eta euskal gizartearen zati garrantzitsu batek Euzko Alderdi Jeltzalearengan jarri duela konfiantza berriz ere” adierazi du agintari jeltzaleak. Azaldu duenaren arabera, “gure botoaren portzentajeak gora egin du abenduaren 20ko datuekin konparatuz (EAJk bozketen %24,91 lortu du). Diputatuen kongresuan bost diputatu lortuz eta sei senatarirekin Euskadin lehen mailako erreferentea izaten jarraitzen dugu eta gure helburu nagusia lortu dugu, Talde Parlamentarioa izaten jarraitzea. Betidanik Euskal Taldea moduan ezagutu izan den taldea”. Lortutako datuekin EBBren presidenteak duen balioa eman nahi izan dio “Diputatuen Kongresuan euskal obedientzia baino ez duen Talde bakarra EAJrena” izateari.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldi ofizialeak, Ortuzarrek espainiar Estatuko indar politikoei eskatu die “euren jarrera goitik bera alda dezatela”, izan ere, gizarteak berriz ere desberdinen arteko elkarrizketa, akordioak eta etorkizunerako itun bideragarriak eskatu ditu. Gainera, ekainaren 26ak utzi duen aritmetika abenduko hauteskundeek “utzi zuten beste edo nahasiagoa” dela nabarmendu du.Espainiar estatuan ordezkari politiko gehienek onartu ez duten kultura inposatzen da, baina alderdikerietan aritzea nahiago izan dute. Beraien interesen alde jokatzea nahiago izan dute interes orokorraren gainetik” ziurtatu du.

Euzko Alderdi Jeltzaleak “Espainiako indar politiko guztiei deialdia egiten die blokeo hau geldi dezaten” eta erreforma sakonen alde egin du “gizarte honek dituen arazoei aurre egiteko”. Krisi ekonomikoari, langabeziari, baloreen krisiari eta Euskadi eta Kataluniako bezalako nazioei lurraldetasun arazoei irtenbide bat aurkituz.

EBBren presidenteak “milaka eta milaka gizon eta emakumeen konfiantza eskertu du, berriz ere, botoa eman digutelako, olatu guztien gainetik, elementu guztien aurka. EAJk indartsu jarraitzen du, babesarekin eta erabakitzeko gaitasunarekin. Eskerrik asko gure militante guztiei Euskadi Lehena dela ziurtatzeagatik”.

PARTEKATU

BIDEOAK