EAJ-PNVk jurisdikzio unibertsalaren erregulazioa erreformatzeko deia egin du, "justizia globalaren itxaropenari berriro leiho bat irekitzeko"

Imanol Landak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 23. artikulua inspiratu zuen espiritua berreskuratzea eskatu du, nazioarteko krimen larrien aurrean zigorgabetasunak saihesteko.

EAJ-PNVk jurisdikzio unibertsalaren erregulazioa erreformatzeko deia egin du, 23Otsaila 23 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Botere Judizialaren Lege Organikoan ezarritako jurisdikzio unibertsalaren erregulazioa erreformatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "justizia globalaren itxaropenari berriro leiho bat irekitzeko". Imanol Landak gaurko Kontrol Bileran Justizia ministroari adierazi dionez, printzipio hori "oso indargabetua dago" 2009an eta 2014an lege horren 23. artikuluan egindako erreformen ondoren, eta, beraz, "erreforma bat egin behar da, bere izaerarekin eta izateko arrazoiarekin bat datorren eredu batera egokitzeko", gaineratu du.

Nazioarteko krimen jakin batzuk "epaitzeko eta zigorgabetasunaren aurka borrokatzeko erreferentzia" gisa legeriak hasieran izan zuen zeregina goratu arren, biktimen eta biktimagileen nazionalitatea eta egin zuten tokia edozein izanda ere, senatari jeltzaleak deitoratu egin du manu horren ondorengo erreformek "jurisdikzio-titulu hori nabarmen murriztu izana, adierazpen txikienera eraman arte". Landak Juan Carlos Campori gogorarazi dionez, Auzitegi Gorenak ere salatu zuen 2014ko erreformak "atzerrian genozidioak jasan zituzten Estatuko herritarren eskubideen funtsezko eta muturreko murrizketa" ekarri zuela, eta, beste kasu batzuetan, "atzeraeraginezko izaerarekin aplikatzean irekitako kausa ugari artxibatzea". Hori dela eta, "larritasun eta garrantzi handiko delituen aurrean zigorgabetasunak saihesteko, biktimagileak eta biktimak gertatzen diren tokian gertatzen direla, 23.4 artikuluak inspiratu zuen espiritua eta filosofia berreskuratu behar da, dagokion lege-aldaketaren bidez", gaineratu du.

 

 

Interesatu Zaitez