Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/19

EAJ-PNVk Juan María Vidarteren heriotza deitoratu du “abertzalea eta elkarrizketa zalea zen, adostasunen bilatzailea eta akordio egilea”

1977 eta 1979 urte bitartean senatari jeltzale izan zenak “demokraziaren lehen urratsetan politikaren alde egin zuen ekarpena” azpimarratu du Andoni Ortuzarrek

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Juan María Vidarteren heriotza deitoratu du “abertzalea eta elkarrizketa zalea zen, adostasunen bilatzailea eta akordio egilea”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk bihotzez deitoratu du Juan María Vidarteren heriotza, Senatuaren lehen legealdiko lehen senatarietako bat izan zena eta Gernikako Autonomia Estatutua idazteko lantaldean parte hartu zuena. Vidarte 1977ko hauteskunde eratzaileetan aurkeztu zen Frente Autonomiko izeneko zerrendan, EAJ-PNVk, PSEk eta Euskadiko Sozialistak Elkartze Indarra taldeek osatutako plataforma hartan,hain zuzen. Hauteskunde koalizio honek Madrilen aldeztu zuen Euskadik Estatutu propioa behar zuela. Vidarte Goiko Ganberan egon zen 1979 urte hasiera arte eta aldi hartan Justizia eta Barne gaietarako Batzordean eta Herrilan eta Hirigintza Batzordean parte hartu zuen. Ondoren, lau alditan, Bizkaiko Abokatuen Elkarteko dekanoa izan zen. Vidarte atzo zendu zen 88 urte zituela, eta bere hileta datorren astelehenean egingo da. Goian Bego.

EBBko presidente Andoni Ortuzarren hitzetan, Vidarte “abertzalea, kausa zuzen guztien defendatzailea zen, solaskide aparta eta anfitrioi hobea; ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko ahaleginak egin zituen Herrigitzaren mesedetan. Politikagintzan aritu zen demokraziaren lehen urratsetan eta orduan ere jurista zuzena eta euskaldun konprometitua zela erakutsi zigun. Goian bego!”. EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente andre Itxaso Atutxak,bere aldetik azpimarratu duenez “abertzale eta elkarrizketa zalea zen, adostasun bilatzailea eta akordio egilea. Zentzu juridiko sakona jarri zuen justizia,berdintasuna eta demokrazia defendatzeko jardunean. Bera ere izan zen Euskadiren ahotsa Madrilen. Beti gogoan!”.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr