EAJ-PNVk Guindosi adierazi dio Naval ontziolak eragiten dion “kezka”, eta lankidetza eskatu dio Espainiako Gobernuak untzigintza zibilaren sektorearen pribatizazioan duen erantzukizunagatik

de Guindos Ministroak Idoia Sagaztizabali hitzeman dio ontziolari laguntzeko “irtenbide pribatuak bilatzeko lanean” lagunduko duela

EAJ-PNVk Guindosi adierazi dio Naval ontziolak eragiten dion “kezka”, eta lankidetza eskatu dio Espainiako Gobernuak untzigintza zibilaren sektorearen pribatizazioan duen erantzukizunagatik 13Iraila 13 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko industria bozeramaile Idoia Sagastizabalek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministro Luis de Guindosi adierazi dio Sestaoko Nabalek gaur egun hartzekodunen lehiaketan deklaratu ondoren bizi duen egoerak eragiten dion “kezka”, eta Espainiako Gobernuari lankidetza eskatu dio “ontziolak lanean jarraitzeko alternatibak bilatzeko lanean”.

Sagastizabalek baieztatu duenez untzigintza “sektore estrategikoa da Euskadirentzat, potentziala du esparru ekonomiko,sozial eta industrialean garatzeko eta oso gaitasun teknologiko handia du, baina une honetan oso egoera txarrean dago eta horrek hainbat langile kaltetzen ditu”. Hori dela eta, “Eusko Jaurlaritzak Navali irtenbideak bilatzeko lanean lagunduko dio” adierazi ondoren, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Espainiako Gobernuak erantzukizuna duela 2005 urtean untzigintza zibilaren sektorean eragin zen pribatizazioagatik, eta lankidetza eskaintzea exijitu dio.

Sagastizabalek era berean gogoratu du 2005 urtean IZAR enpresa publikoa likidatzea erabaki zela eta zatiketa hartan Navantia enpresa publikoa sortu zela zeinentzat negozio militarra erretserbatu zen. Une hartan Sestaoko Naval ontziola lan horretatik kanpo utzi zuten Eusko Jaurlaritzaren eta EAJ-PNVren irizpideen kontra. “Negozio zibila pribatizatu zuten” laburbildu du diputatu jeltzaleak, eta 2015 aurrera Navantiak negozio zibilean ere sar daiteke “inolako mugarik gabe eta gainerakoek baino baldintza hobeekin, finantzaketa publikoa jasotzen duelako”. Diputatu jeltzaleak azaldu duenez, prozesu honetan Navaleko langileei babes berezia eman zitzaien eta Navantiak langileak erreskatatzeko konpromisoa hartu zuen ontziolan langile kopurua murrizten bazen edo ontziola desagertzen bazen. “Sestaoko Naval ontziola enpresa pribatua da eta bere pribatizazio prozesuan zerikusi handia izan duzue” adierazi du diputatu jeltzaleak.

Guindos Ministroak bere aldetik esan du Espainiako Gobernuaren helburua dela “hartzekodunen lehiaketa honek inbertsio egileak erakartzea” eta gaineratu du “prest“ daudela Sestaoko Nabalarentzat “irtenbide pribatuak bilatzeko lanean laguntzeko”.

Interesatu Zaitez