Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/07/11

EAJ-PNVk Gastu Mugaren alde bozkatuko du “erantzukizunez jokatzeko” eta “Euskadirentzat onuragarria delako”

Euskadi eta Espainiako gobernuen arteko aldebitasuna finkatu izanak ere ahalbidetu du `baietza´ indartzea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Gastu Mugaren alde bozkatuko du “erantzukizunez jokatzeko” eta “Euskadirentzat onuragarria delako”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran eztabaidatuko den Gastu Mugaren aldeko botoa emango du. Iragan ostiralean Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak irratiko elkarrizketan adierazi zuen egoera “bideratzea” gerta litekeela, eta jarrera hori da gaur finkatu dena.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak uste du Euskadiko eta Espainiako gobernuen arteko aldebitasuna finkatu izana eta Gobernu biek iragan maiatzean Kupoari buruz adostu zuten akordioa “faktore garrantzitsu” izan direla eta itxaropentsu agertu da Autonomi Erkidegoekin defiziterako adostu den % 0,1eko igoera Euskadira ere ekartzeko egon daitekeen aukerarekin. Hori dela eta, “koherentziaz eta erantzukizunez jardun nahi dugulako eta Euskadirentzat onuragarria delako” bost diputatu jeltzaleek ´baietza´ emango diote Gastu Mugari.

Halaber, talde jeltzaleak balorazio positiboa eman dio Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan onetsi duen gastu muga ez finantzarioaren igoerari.

Edozein kasutan, EAJ-PNVk jakinarazi du Gastu Muga neurri “tekniko” jotzen dela eta “balio politikorik” ez duela, eta alde bozkatzeko hartu den erabakiak ez duela inolako zerikusirik Estatuko Aurrekontu Orokorrei emango zaien botoarekin, oraindik “ezagutu ere egiten ez direlako”.

Next Euskadi

  Agenda

2018/01/29 09:30

Aitor Esteban

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA