EAJ-PNV-k eta EH Bildu-k batera aurkezten duten prentsa oharra

EAJ-PNVren eta EH Bilduren ordezkariak Bilbon batzartu dira gaur, XI. Legealdiari begira akordiorako egon daitezkeen aukera ezberdinak alderatzeko, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoen artean ireki den elkarrizketen markoan.
EAJ-PNV-k eta EH Bildu-k batera aurkezten duten prentsa oharra
27 Urria | Berria

Topaketan, EH Bilduk EAJ-PNVri agiri bat eman dio, zeinetan koalizio abertzaleak erantzuna eman dion  Euskadiko Hauteskundeak egin eta astebete geroago egin zuten bileran EAJren hamar ardatzak aurkezteko eman zitzaien proposamenari. EAJ-PNVk hitzeman du ekarpenei albait arinen erantzungo diela. Bilera asmo eraikitzailearekin eta normaltasun demokratiko osoz egin da. Alderdi biek egiaztatu dute beren artean ezberdintasun handiak daudela gizarte politiken esparruari dagokionez. Dena dela, egoki jo dute elkarrizketarako eta irizpideak partekatzeko ateak irekita mantentzea.

Talde biek ulertu dute Bake eta Bizikidetza eta Autogobernuan aurrera egitea funtsezko egiten direla Euskadin etorkizun berria eraikiko bada. Zentzu horretan, EAJ-PNVk eta Bilduk  esparru horietan bietan adostasunak bilatzen jarraitzeko borondatea partekatzen dute eta, xede horrekin, orain arte irekitako elkarrizketa bideari eutsiko zaio.

Alde batetik,EAJ-PNVren ordezkaritza osatu dute Joseba Egibarrek, Koldo Mediavillak, Josu Erkorekak eta Txus Peñak. EH Bildurena, bestetik, Arnaldo Otegik, Maddalen Iriartek, Unai Urruzunok eta Garikoitz Mujikak osatu dute.

PARTEKATU