Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/10/10

EAJ-PNVk babestu egiten ditu Osasun Sailak eta Osakidetzak 2016-2017 LEPrako iragarritako neurriak, eta ziur dago sistema indartuta irtengo dela

Kerman Orbegozo legebiltzarkide jeltzaleak uste du Osasun sailburuak planteatutako Lan Eskaintza Publikorako berrikusketa integralak are gehiago indartuko duela prozesu horien gardentasuna eta segurtasuna

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • “Saileko eta Osakidetzako arduradunek zorrotz eta arduraz egin dute lan 2016-2017 LEPa berme osoz amaitzeko eta etorkizuneko prozesuak hobetzeko”
  • “Sailburuak elkarlana eskatu digu, eta talde guztion ardura da, gure sistema hobetzen lagundu beharra daukagu. Elkarlanean eraikiz, ez suntsituz”
  • “Ez dugu profesionalen izena nolanahi zalantzan jarriko, ezta ere errugabetasun presuntzioaren printzipioa”

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean, 2016-2017 LEPko balizko irregulartasunen ikerketan egindako jardueren berri emateko, eta etorkizuneko hautaketa-prozesuak hobetzeko jardueren berri emateko. Osasun gaietarako bozeramaile jeltzaleak eskerrak eman dizkio Jon Darpon sailburuari eta talde osoari, “garden, azkar eta sakon” jarduteagatik, balizko irregulartasunen lehen zantzuak izan bezain pronto. “Talde gisa, eta erakunde honi dagokionez, esan beharra daukagu informazio emaria etengabea izan dela, eta egindako mugimendu eta ikerketa guztien berri jaso dugula. Sailburuak eta Osakidetzak EUsko Legebiltzarrarekin, Fiskaltzarekin eta Arartekoarekin izandako elkarlana eta konpromisoa eskertu egiten ditugu. Jarduera guztiak argi eta garbi egin dira”, adierazi du Orbegozok. Era berean, nabarmendu du LEP hau berme osoz ahalik eta azkarren amaitzeko ahalegina eta gogoa, eta etorkizunera zein beste enplegu deialdietara begira neurriak hartzekoa. “Gaurko agerraldi xeheak erakusten du eginahalak egin direla gertatutakoa ikertzeko eta beharrezko neurriak hartzeko, gaitasunen, eskumenen eta baliabideen baitan”. Esan duenez, azken helburua izan da EEP hau amaitzea frogetara aurkeztu diren pertsonei aukera-berdintasuneko printzipioa bermatuz. “Ez dugu inolako zalantza izpirik ere: Osakidetzan profesionalik onenak daude. Lehen, orain, eta gaurko agerraldian azaldutako langileak hautatzeko eredu berria aplikatu ondoren.

Orbegozok EAJ-PNVren babesa adierazi die Osakidetzako profesional guztiei, eurek egiten baitute Osakidetza izatea euskal herritarrek hoberen baloratzen duten zerbitzu publikoa, eta errefusatu egin ditu bere izen ona zikintzeko saiakerak. Langileek egunero gogor egiten dute lan osasun arreta hobetzeko. Guk, ohartarazi du, ez dugu nolanahi euren izen ona zalantzan jarriko. Ezta prozesuan lan egin duten epaimahaiena ere, ezta frogetan aurkezteko ahalegina egin duten milaka pertsonena ere.

Osasun Sailak eta Osakidetzak sistema berrikusteko prozesua irekitzeko konpromisoari dagokionez, Orbegozok uste du horri esker are gehiago indartuko dela prozesu horien gardentasuna eta segurtasuna. “Azkenengo LEPan hobekuntza handiak sartu ziren segurtasun handiagorako. Etorkizunera begira, Lan Eskaintza Publikoaren eredu integralaren berrikusketak  gardentasuna eta aukera-berdintasuna indartzea ahalbidetuko du”. Orbegozok eskerrak eman dizkio sailburuari, legebiltzar-taldeekin lan egiteko prest agertu baita etorkizuneko LEPak hobetzeko, eta oposizioari eskatu dio arduraz jokatzeko eta eskaintzari heltzeko. “Ikusiko dugu taldeak elkarlanerako prest ote dauden, sistema hobetu eta sistema hobea eraiki ote nahi duten, edo nahiago duten jarraitzea suntsiketan, doako kritikan eta aurretiaz idatzitako sententzietan. Guk elkarlana defendatuko dugu”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/22 08:30

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA