EAJ-PNVk aurrekontuei buruzko ituna hitzartu du "euskal hiritargoarentzat oso ona" dena eta akordio politikoak eta autogobernuari eta inbertsioei buruzkoak" barnean hartzen dituena

AHTa martxan egongo da 2023 urtean, Euskadiko industriarentzat argindar tarifa "bidezko eta lehiakorra" ezarriko da eta Lezo-Gaintxurizketa eta Jundiz-eko plataforma logistikoak bultzatuko dira
EAJ-PNVk aurrekontuei buruzko ituna hitzartu du
03
Maiatza
2017
Kongresua
PARTEKATU
03 Maiatza 2017 | Kongresua

EAJ-PNVk 2017ko Estatuko Aurrekontuetara mugatzen den akordioa hitzartu du "euskal hiritargoarentzat oso onuragarria izateaz gain" akordio politikoak eta autogobernuari buruzkoak, eta tren bidezko garraio sektoretako eta I+G+B alorreko inbertsioak ekarriko dituena. Honi guztiari lotzen zaio gaur goizean Eusko Jaurlaritzak gaur goizean Kupoari buruz lortu duen itun "historikoa".

Diputatuen Kongresuan eskaini duen prentsaurrekoan, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Esteban gogobete agertu da akordioak barnean hartzen dituelako `euskal agenda´ deritzonaren "aldarrikapen historikoak", "hori izan baita EAJ-PNVren lehentasuna" Estebanek berak adierazi bezala.

“Azken egunak funtsezkoak izan dira" esan du bozeramaile jeltzaleak, "Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko Presidentearen eta Espainiako Presidente Mariano Rajoyren parte hartze eta inplikazioarekin". "Akordioak ez du inoren kontra egiten eta egokia da une honetan bizi dugun egoerarako, esparru ekonomikoa ardatz nagusi izanik eta oraindik egonkortasuna behar duten mehatxuak egon badaudela jakinik" baieztatu du.

Zentzu honetan, Estebanek azaldu du gai "nagusietako" bat izan dela enpresen lehiakortasuna sustatzeari buruzkoa eta gai hori argindar tarifak bateratzearen bidez lortu dela. Akordio horri esker enpresa industrialek ez dute ordaindu behar izango orain arte ordaindu behar zuten gain-kostua, esportatzeko ahalmena zamatzen ziena eta produkzio murritzagoa eragin zuena. "Argindar kosteak beheratu izanak industria lehiakorrago egingo du eta ondorioak ekarriko ditu diru-bilketan eta enpleguan". Industriari eta ingurumenari dagokionez ere, akordio honen bidez ibilgailu elektrikoa bultzatuko da eta I+G+B sektorea bultzatuko da 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan arlo horiek sustatzeko partidak jasoko direlako.

Halaber, eta lehiakortasunari lotuta, Estebanek akordioaren ardatz "nagusienen" artean aipatu ditu tren bidezko garraioan egingo diren inbertsioak. Estebanek azaldu bezala, Espainiako Gobernuak konpromiso "irmo eta behin betikoa" hartu du Euskadiko Abiadura Handiarekin, eta urte askotarako egingo den inbertsio planaren bidez ATH 2023 urtean jarriko da martxan, Bilbora eta Gasteizera lur azpitik sartuko da eta 2015 urtean Frantziako TGV trenarekin lotura zuzena izango du. "Azkenean lortu dugu Euskal Y trenbidearen kronograma zehatza zehaztea" baieztatu du Estebanek. Era berean bultzatuko dira Gipuzkoako Lezo-Gaintxurizketa plataforma logistikoak eta Arabako terminal intermodala, azpiegitura biak merkantziak garraiatzeko eta Bilbo eta Pasaia portuekin lotzeko ezinbestekoak direlarik.

Esparru politikoari eta autogobernuari dagokionez, EAJ-PNVk "elkar ulertzea" lortu du "Segurtasun politiken koordinazioaren alorrean". Horrela, Estebanen hitzetan "biziki kezkatzen gintuen gaia" konpondu egingo da eta aurrerantzean Ertzaintza Europako erabaki esparruetan sartuko da, besteak beste CITCO izenekoan (Terrorismoa eta Krimen Antolatua Borrokatzeko Inteligentzia Zentroa), Konstituzioaren 1. Xedapen Gehigarrian ezarritakoa betez.

Edozein kasutan, Aitor Estebanek komunikabideak deitu ditu gaur arratsaldean Andoni Ortuzarrek berak eskainiko duen prentsaurrekora,zeinetan hauek guztiak eta aurrekontuei buruzko akordioan jasotzen diren beste gai batzuk azalduko dituen.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ