EAJ-PNV Turismo bide-seinaleen Plan berria proposatzen du barne-turismoa sustatzeko

Arantxa Tapia: “barne-turismoak herri txikien garapen sozio-ekonomia laguntzen du eta gure nortasunaren zati garrantzitsua erakusten du. Gipuzkoako EAJ-PNVren hautagaiak Mirandaolan, Legazpin, elkartu dira gaur barne-turismoa aztertzeko eta duen garrantzia azpimarratzeko.
EAJ-PNV Turismo bide-seinaleen Plan berria proposatzen du barne-turismoa sustatzeko
22 Iraila | Berria

Turimoak herri baten marka zabaltzen asko laguntzen du, horregatik bisitatzen gaituztenek gure eskaintza osoa ezagutzea nahi dugu. Euskadin eskaintza oso zabala dugu, hiriburuetako erakargarritasuna, kostaldearena, eta barneko herriek erakusten duten historia, kultura eta natura.

Barne turismoak hiru aukera nagusi ditu gure ustetan: 

Euskadiren nortasuna erakusten du naturari lotuta (mendiak, natura parkeak, kirolak…); artearekin, historiarekin eta industriarekin lotzen den kultura (Museoak eta interpretazio guneak; Santiago Bidea, Inaziotar Bidea, Mirandaolako burdindegia…); Gastronomia eta bertako produktuak (gastronomia esperientziak, azokak, gaztari eta sagardoari lotuta eskaintza bereziak…). 

Herri eta eskualdeetako garapen integrala. Turismoak ekonomia eta enplegu sorrera aukera berriak zabaldu ditu, baita herrien eta eskualdeen garapenerako ere. Barne turismoaren inguruko ekimen ekintzaileekin ere herrietako biztanleria mantentzen laguntzen du.

Turismo jasangarria. Bisitan datozen turista gehienak hiriburuetan eta kostaldeko herrietan elkartzen direlako beharrezkoa da dibertsifikazio estrategia bultzatzea, baita urteko garai ezberdinetan etor daitezen estrategia ere. Eskaintza zabala lantzea da gure asmoa eta hiriburuetatik oso gertu kokatzen diren herrietara erakartzeko turismo ekimenak eskaintzea. Estrategia honetan kokatzen ditugu landa-etxeak eta xarma duten nekazal-etxeak. 

“Gaur ezagutu ditugu Euskadin izan diren abuztuko turismo datuak” esan du Tapiak, “turismoa sektore garrantzitsua dela aitortzen duten datuak dira, %BPGren 5.9 ordezkatzen duena eta 100.000 enplegu inguru sortu dituena”.

Dena dela, EAJ-PNV helmuga jasangarriaren eredu bilakatu nahi du Euskadi non plangintza eta kudeaketa arduratsua beharrezkoa den, “kanpotik datozenen eta bertan bizi garenon ongizatea eta erosotasuna bermatzeko”.

Hau guztia lortu ahal izateko ekimen zehatzak behar dira eta  EAJ-PNVk, besteak beste, “Turismo bide-seinaleen Plan” berria proposatzen du.

 

PARTEKATU