EAJ-PNVk zuhurtziaren eta zorroztasunaren alde egin du Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Legea aldatzeko eskaeraren aurrean

María Dolores Etxanok ohartarazi duenez, “agian ez ditugu Legean bilatu behar” zigorren murrizketa batzuk ahalbidetzen ari diren alderdiak, eta “interpretazio unibokoa” eskatu die Justizia Auzitegiei
EAJ-PNVk zuhurtziaren eta zorroztasunaren alde egin du Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Legea aldatzeko eskaeraren aurrean IKUSI BIDEOA
23
Azaroa
Senatua
PARTEKATU
23 Azaroa | Senatua

EAJ-PNVk sexu-askatasunaren berme integralaren Legea aldatzeko beharrari buruzko azterketa zorrotza eta zuhurra eskatu du. Senatuan PPk Espainiako Gobernuari zigorrak berrikusi eta aurreko legean ezartzen ziren moduan jar ditzan eskatzeko aurkeztu duen mozioaren eztabaidan, Maria Dolores Etxanok agerian utzi du zigorrak bateratzeak ekarri duen aldaketa bakarra epaileek zigorrak aplikatzeari buruz erabakitzeko duten tartea izan dela; izan ere, ez dira murriztu eta zabaldu egin dira, larrigarriak sartu direlako. “Aplikazio praktikoan kasu batzuetan erasotzaileei zigorra murrizten lagundu bazaie, hori ahalbidetzen ari diren alderdiak berrikusi behar ditugu, eta agian ez ditugu nahitaez Legean bilatu behar”, nabarmendu du.

Horrela, Etxanok adierazi du epaileen artean interpretazio desberdinak daudela zigorrak murriztearen “nahi gabeko ondorioak” eragiten dituzten neurriak aplikatzeari dagokionez, eta, kasu batzuetan, ohartarazi du “genero-ikuspegi partziala edota falta, eta ez da ulertzen zer den sexu-indarkeria eta nola jarduten duen, eta horren ondorioak minimizatzen direla”. Horregatik, ezinbestekotzat jo du Justizia Auzitegiek arauaren “interpretazio unibokoa” egitea.

Talde popularrak “etekin politikoa” bilatu nahi izan duela aipatu Etxanok, “trazu lodiko eztabaida proposatuz, dena nahastuz eta alarma piztuz, inoiz defendatu ez duen Legearen aurka jotzeko” –Berdintasun Ministerioak ere hori ahalbidetu du hasieran egin zituen adierazpen desegokiekin- eta horrez gain, PPren ekimenari jeltzaleek emandako ezezkoa adierazi du, Zigor Kodean soilik zentratzen dela aurpegiratuz; “zigorrean zentratzen da, prebentzioan, sentsibilizazioan eta erreparazioan egin beharrean; indarkeria matxisten aurkako politika publikoen ibilbidea bistatik kentzen digu”, jakinarazi du. “Zigor Kodearen letra aldatzea biktimak babesteko eta erreparatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta zerbitzuak martxan jartzea baino merkeagoa da epe laburrean. Zigorrez gain, prebentzio-politikak, arreta, babesa, justizia eta biktimen erreparazioa beharrezkoak dira, eta politika horietarako baliabideak behar badira”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ