Europaren etorkizunari buruz egingo den Konferentziaren kariaz, Europako Alderdi Demokratak Europa lideratzeko eta berreraikitzeko beharra planteatu du, Batasunaren sorreran presente egon ziren baloreen defentsa aldarrikatuz. Horretarako, bideo bat egin du, hizkuntza ezberdinetan, hauen artean euskaraz, zeinetan Europak aurre egin beharko dien erronkak azaltzen baitiren.
Hitzaldia askotariko forotan garatuko da, esparru digitalean barne, baita presentzialean ere, ahal denean eta COVID garaian ezarri diren arauak errespetatuz. Horrela, plataforma digital eleanitz eta interaktiboak hiritarrei eta parte interesatuei emango die ideiak aurkezteko aukera, baita ekitaldietan parte hartzeko edo ekitaldiak antolatzeko laguntza ere. Prozesu garrantzitsua izango da, Europako proiektuaren etorkizuna definitzeko balioko duena, non EAD-PDEk eta EAJ-PNVk parte hartze aktiboa izango duten.