Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/08

Bruselari esku hartzeko eskatu diote eurodiputatuek, Altsasu auzian eman diren zigorren neurrigabekeria ikusita

Izaskun Bilbaok, Marina Albiolek, Xabier Benitok, eta Ana Mirandak, hurrenez hurren EAJ-PNV, Ezker Batua-Izquierda Unida, Ahal Dugu-Podemos, Bloque Nacionalista Galego eta EH Bildu taldeetako ordezkariek, esku hartzeko eskatu diote Europako Batzordeari Altsasu auziko gazteei ezarri dizkieten espetxe zigorrak erabat neurrigabe jotzen dituztelako

rss Ezagutzera eman
Bruselari esku hartzeko eskatu diote eurodiputatuek, Altsasu auzian eman diren zigorren neurrigabekeria ikusita

ARGAZKIA JAITSI

Eurodiputatu hauek ordezkatzen dituzten indar politikoek aurreko udan ekimen bat jarri zuten abian zeinen bidez euro ganberako 52 kidek Europako Batzordearen presidentearen aurrean salatu zuten gazte hauentzat zigor handiegiak eskatzen ari zirela.

Bilbao, Albiol, Benito, eta Mirandak beren ekimenean gogoratu dutenez “epaiak auziperatutako gazte hauek kondenatzen ditu hamahiru urtetaraino doazen espetxe zigorretara”. Era berean azpimarratu dute alde nabarmena dagoela epai judizial honen eta antzeko kasuetan eman direnen artean, beste kasu batzuetan askoz zigor arinagoak ezarri direlarik.

Izaskun Bilbao Barandicak azpimarratu duenez “Altsasu auzi honetan ez gara inpunitatea defendatzen ari. Indarkeria hura hasieratik gaitzetsi genuen eta elkartasuna adierazi diegu biktimei. Baina era berean kritikatu nahi ditugu zuzenbidea okertuaz zigor zuzenbidetik kanpo eta ezagutzen den jurisprudentzia orotik at dauden printzipioetan oinarritutako epai judizialak ematen dituztenak”.

 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA