Bizkaian egingo da munduko 50 jatetxe onenen sariketa

Mundu mailako sukaldaritzak Bizkaiari begiratuko diote 2018ko udaberrian. Bizkaia herrialdean egingo da datorren urteko udaberrian mundu mailako sukaldarien elkarretaratzerik handiena. `Restaurant magazine´ Britainia Handiko aldizkariak munduko 50 jatetxe onenen zerrenda emango du argitara Bizkaian bertan egingo den topaketa horretan.

Bizkaian egingo da munduko 50 jatetxe onenen sariketa  01Martxoa 01 |
Berria

PARTEKATU

Bizkaiko kaleetan ikusiko dira mundu mailan ezagunak diren sukaldariak eta beren ekipoak, jatetxerik onenak izendatuko dituen zerrenda noiz ezagutaraziko duten zain. Baten bat ez da oso urrunetik etorriko. Horietako bat Axpeko Etxebarri jatetxeko Víctor Arguinzoniz izango da, bere meritu propioekin zerrendako hamargarren tokian dagoelarik. Eneko Atxa zornotzarra ere izango da, Larrabetzuko Azurmendi jatetxekoa 16. tokian kokatzea lortu du aurreko edizioan hiru toki gorago jartzea lortu ondoren. World´s 50 best sariko beste bat Andoni luis Aduriz izango da, Mugaritz jatetxekoa, eta zazpigarren tokian dago. Juan Mari eta Elena Arzaken jatetxea 21. tokian dago.

Interesatu Zaitez